Umeen sarrerak Atletico de Madrid taldearen aurkako neurketarako

Umeen sarrerak Atletico de Madrid taldearen aurkako neurketarako

Haurrentzako sarrerei buruzko informazioa San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidararako

Urriaren 3tik urriaren 5eko 18:00etara, hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 20 euroan**, Ligako bederatzigarren jardunaldiaren Athletic Club-Atletico de Madrid neurketarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, lotura honetan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean. 

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian urriaren 14an eta 15ean.

Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko

ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 20 euro.