Athleticen gola banatzen da

Athleticen gola banatzen da

16 golekin, 2022-23 LaLigako hirugarren talde golegileena da. Sei lehoik gainditu dute arerioen atea orain arte eta horietako lauk hiru gol sartu dituzte

Taldearen sentsazio onak eta joko ikusgarria alde batera utzita, Athleticek denboraldi hasiera honetan izan duen gol-ahalmena nabarmentzen da. LaLigako lehen zazpi jardunaldietan 16 eginda, lehoiek txapelketako golegile nagusien sailkapenaren hirugarren postuan daude, Real Madrid eta FC Barcelonaren atzetik. Zenbaki hauei esker, zuri-gorriek 1956tik bere Liga hasierarik onena osatu dute eta gainera azken 63 urteetan baino gol gehiago sartuta.Golak taldeko jokalarien artean banatzen ari dira. Sei dira orain arte baloia sarera bidaltzea lortu duten lehoiak: Iñaki Williams (3), Nico Williams (3), Oihan Sancet (3), Alex Berenguer (3), Gorka Guruzeta (2) eta Mikel Vesga (1). Beraz, Athleticek lau jokalari ditu hiru golekin, eta datu hori Real Madridekin bakarrik partekatzen du LaLigan.