CD Larramendiren 100 urteak, beteranoekin batera

CD Larramendiren 100 urteak, beteranoekin batera

Athletic Clubek bere hitzartutako klubaren mendeurrenaren ospakizunetan parte hartu zuen


Alonsotegiko Larramendi Kirol Elkartearen ehun urteak ospatzeko asmoarekin Athletic Clubeko beteranoek lagunartekoa jokatu zuten.

Atzo, 11:00etan, Basteitako Udal Zelaian, Barakaldo CF eta talde zuri-gorriaren talde beteranoen arteko lagunarteko partida ospatu zen.

Rafa Dehesak jokalari hauek deitu zituen atzoko hitzordurako: Axier Abad, Dani de Pablos, Luis Fernandez, Eleder Acedo, Goio Soria, Fernando Amorebieta, Javi Casas, Anton Arteaga, Asier Ormazabal, Raul Guerrero, Mikel Amezaga, Iker Madariaga, Josu Uriona, Joseba Arriaga, Mikel Agirregomezkorta, Javi Luke, Joseba Agirre eta Jon Ander Izarra.