
Partida aurrekoa: Sevilla FC - Athletic Club (LaLiga 8. J)
Partida aurrekoa: Sevilla FC - Athletic Club (LaLiga 8. J)
Lehoiek emaitza eta joko bolada onari jarraipena eman nahi diote zelai zail batean
Hiru garaipen jarraian lortu ondoren, Athletic Clubek oso egoera onean egingo du bisita Ramon Sanchez-Pizjuanera. Lehoiak hirugarren dira, 16 punturekin, LaLigako zazpi jardunaldi jokatu ondoren, eta Real Madrid CF eta FC Barcelona liderretatik hirura baino ez daude. Gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera, Sevilla FC taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak, orain zuri-gorriak dauden Europako postuetan ohikoa, baina txapelketaren hasiera honetan asko sufritzen ari dena eta oraindik ez duena bere etxean irabaztea lortu. Ernesto Valverdek aulkitik zuzentzen dituen jokalariek denboraldi hasieran ezarritako helburua betetzera hurbiltzen jarraitzeko aukera ona dute aurrean, hau da, lehiaketa kontinentalen bat jokatzeko sailkatzea.
Deialdia
Entrenatzaile zuri-gorriak aurreko jardunaldiko zerrenda errepikatu du Sevilla FC taldearen aurka jokatzeko. Vivian eta Yurik baja izaten jarraitzen dute lesioengatik.
Valverde
Hona hemen Ernesto Valverderen adierazpenak, sevillarren eta bilbotarren arteko norgehiagokaren aurretik.
Aurkaria
Sevilla FC taldea 1890ean sortu zen eta 1934an Lehen Mailara lehen aldiz igotzea lortu zuen. Ordutik, bi aldiz jeitsi da, 97/98 eta 99/00 denboraldietan. Beraz, Athleticek LaLigan ibilbide luzea duen aurkari bat izango du aurrean, eta bere palmaresean gutxienez Lehen Mailako titulu bat duen bederatzi taldeetako bat, 1944/45koa. Gainera, andaluziarrek, 6 UEFA Europa League eta Europako Superkopa bat irabazi dituzte.
Jorge Sampaolik zuzentzen duen taldeak ez du bere sasoirik onena bizi. Gaur egun hamazazpigarren postuan dago LaLigan, bost punturekin, jaitsiera baino bat gehiago eta lehoiek baino 11 gutxiagorekin. Txapeldunen Ligan ere ez da emaitza onak lortzen ari:
bi porrot Manchester Cityren eta Borussia Dortmunden aurka, eta berdinketa bat etxetik kanpo Copenhagueren kontra.
Estatistikak
1934/35 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Sevilla FC eta Athletic Club taldeek 156 partida jokatu dituzte maila gorenean, eta balantze apur bat negatiboa daukate zuri-gorriek: 61 garaipen, 30 berdinketa eta 65 porrot.
Ramon Sanchez-Pizjuanen jokatutako partidei dagokienez, balantzea kontrakoa da lehoientzat: 11 irabazi, 20 berdindu eta 47 norgehiagoka galdu dituzte.
Bi taldeen arteko azken bost neurketei errparatuz, zuri-gorriek garaipen eta berdinketa bana eta hiru porrot pilatu dituzte Andaluziako hiriburuan.
Kontsultatu Sevilla FC taldearen aurkako estatistika osoak.
Athleticzaleak munduan zehar
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu gure Athleticen partida ez duzula galtzen.
Erlazionatutako partidak
Sevilla FC - Athletic Club

