Poloniako Futbol Federazioaren bisita Lezamara

Poloniako Futbol Federazioaren bisita Lezamara

Poloniako futbolaren erakunde errektoreak Athletic du eredu bere entrenatzaileak prestatzeko "UEFA Elite Youth Courses" programaren barruan

Athletic Clubek Poloniako Futbol Federazioko ordezkariak hartuko ditu egunotan Lezaman, harrobi zuri-gorriaren instalazioak eta funtzionamendua bertatik bertara ezagutu ditzaten.

Gaur hasi eta datorren urriaren 14ra arte, Poloniako 31 entrenatzaile Lezamako Jose Angel Iribar egoitzan egongo dira. Bertan, Athleticeko profesionalen prestakuntza jasoko dute eta oinarrizko futboleko taldeen entrenamenduez gozatuko dute.