"Garaipena eskuan izan dugularen sentsazioa dugu"

"Garaipena eskuan izan dugularen sentsazioa dugu"

Ernesto Valverdek Getaferen aurka LaLigan izandako partidarik "latzena" jokatu duela aitortu du eta talde madrildarraren aurka garaipenik lortu ez izana deitoratu du

"Irabazi genezakeen sentsazioarekin geratu gara. Ziurrenik txapelketa honetan jokatu dugun partidarik latzena izan da. Hiru puntuak nahi genituen, baina ezin izan ditugu lortu. Agian gaur ez da gure partidarik distiratsuena izan". Ernesto Valverde, Athletic Clubek Coliseum Alfonso Perezen Getaferen aurka lortutako garaipenari ihes egiten utzi ziola ikusita, komunikabideen aurrean agertu zen sentsazio gazi-gozoarekin.

Lehoiek etxetik kanpo galdu gabe jarraitzen duten arren, talde urdinak birritan erantzun zien euren golei: "Oso ondo hasi gara, lehen jokaldian gola sartuta. Haiek, bigarren jokaldietan eta alboko erdiraketetan oinarrituta, estutu egin gaituzte eta sufritu egin dugu. Bigarren zatian, indartsuago atera gara garaipenaren bila, partida alde jarri zaigu eta menderatzen saiatu gara. Berdinketaren ostean saiatu gara dena amaierara eramaten, baina ezin izan dugu".

Datorren igandean (21:00etan) FC Barcelonaren aurka jokatuko duen norgehiagoka zorrotzari begira dago taldea jada: "Hiru partida hauetan ez dugu nahi genituen puntu-adina lortu. Hala ere, taldeak partida guztietan erakutsi duen irabazteko asmoarekin geratzen naiz".