Batzarra (I): azken hamar urteetako bilakaera ekonomikoa

Batzarra (I): azken hamar urteetako bilakaera ekonomikoa

Athleticen Ohiko Batzar Nagusia burutu aurretik, erakundeak azken hamar urteetan izan duen bilakaera ekonomikoa aztertzen duen bideoa argitaratu du Klubak

Datorren asteazkenean, urriaren 26an, Euskalduna Jauregian egingo den 2022ko Ohiko Batzar Nagusiari begira, Athletic Clubek hainbat bideo informatibo bultzatzea erabaki du, bazkideei erakundearen egoera ekonomikoa ahalik eta modurik argigarrienean azaltzeko.

Bideo honetan azken hamar ekitaldietako datu ekonomiko garrantzitsuenen bilakaerari buruzko informazioa ematen da.
Azaldutako grafikoen ondoren, Jon Berasategi Athletic Clubeko zuzendari nagusiak erakutsitako datuak azaldu eta joera, horren arrazoiak eta erakundearen egungo egoera ekonomikoa aztertu ditu.

GAINERA:
- (2/3) Urteko kontuak eta 2022/23 denboraldiko Aurrekontua
- (3/3) Esku hartzerik gabeko inertzia ekonomikoa eta hauteskunde-programaren betetze-maila