Bilera bazkide konpromisarioekin

Bilera bazkide konpromisarioekin

Zuzendaritza-Batzordeak Athletic Cluben egoerari buruzko xehetasunak eman ditu Euskalduna Jauregiko Batzarrari begira

Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordea, Jon Uriarte presidentea buru duela, 70 bazkide konpromisariorekin bildu da San Mamesen, Euskalduna Jauregian urriaren 26an egingo den Ohiko Batzar Nagusiaren xehetasunak emateko.

Bi bileretako lehena izan da, oraingo honetan aurrez aurrekoa. Biharkoa mistoa izango da, aldez aurretik hala eskatu duten bazkide konpromisarioen parte-hartze telematikoarekin. Jon Salinas idazkaria, Guillermo Ruiz-Longarte diruzaina eta Gorka Cubes batzordekidea izan dira parte hartu duten Zuzendaritza-Batzordeko beste kideak. Jon Berasategi Athletic Clubeko zuzendari nagusiak ere parte hartu du bileran. Azalpenaren pisurik handiena, Klubaren egoera ekonomikoa, iazko ekitaldiaren itxiera eta aurrekontuari buruzkoa izan da.