Emakumezkoen Kadeteak East Mallorca Cup txapelketaren edizio berria jokatuko du

Emakumezkoen Kadeteak East Mallorca Cup txapelketaren edizio berria jokatuko du

Roberto Pampinek zuzentzen duen taldea ostegunean abiatuko da uharteetara nazioarteko txapelketa entzutetsua jokatzera

Athletic Clubek East Mallorca Girls Cup nazioarteko txapelketan parte hartuko du berriro, urriaren 20tik 23ra. Roberto Pampinek eta Amaia Olabarrietak zuzentzen duten Emakumezkoen Kadetea izango da txapelketa honen laugarren edizioa jokatuko duen taldea. Hain zuzen ere, zuri-gorriek garaipena lortu zuten 2019ko finalean, final handian Bayern Münich mendean hartuta.

Parte hartuko duten kluben artean, zuri-gorriak ez ezik, honako talde hauek ere egongo dira: FC Bartzelona, Real Madril, Madril CFF, CE Artá (Mallorca), Bayern Munich (Alemania), FC Diamonds Academy (Polonia), FC Nordsjaelland (Danimarka), Crystal Palace FC (Ingalaterra), Boo FF (Suedia), Inter Ipiranga (Brasil), Brommapojkarna (Suedia), Queretaro FC (Mexiko), FC Espoo (Finlandia), Norsk Spillerutvikling (Norvegia) eta Exclusiva FC (Japonia).

Munduko emakumezkoen oinarrizko futboleko txapelketa garrantzitsuenetako bat da, non infantileek eta kadeteek 2019an parte hartu zuten. Kadeteek 2021ean ere txapelketa honetan izen eman zuten.

Athletic Cluben egutegia hemen klik eginez kontsultatu dezakezu.