Batzarra (III): esku-hartzerik gabeko inertzia ekonomikoa eta programaren betetze-maila

Batzarra (III): esku-hartzerik gabeko inertzia ekonomikoa eta programaren betetze-maila

Athletic Clubeko Ohiko Batzar Nagusia burutu aurretik, Jon Uriarte presidenteak erakundearen egungo egoera eta hauteskunde programaren betetze estatusa aztertu ditu bideo honetan

Datorren asteazkenean, urriaren 26an, Euskalduna Jauregian egingo den 2022ko Ohiko Batzar Nagusiari begira, Athletic Clubek hainbat bideo informatibo bultzatzea erabaki du, bazkideei erakundearen egoera ekonomikoa ahalik eta modurik argigarrienean azaltzeko.

Bideo honek Klubaren azken lau denboraldietako kontuak aurkezten ditu, baita hurrengo lau ekitaldietan esku-hartzerik egin gabe gerta daitekeenaren simulazioa ere.

Gainera, Athleticeko presidenteak, Jon Uriartek, erakundearen egungo egoera aztertu du eta Ibaiganek hemendik aurrera eman beharreko pausoak azaldu ditu, Zuzendaritza Batzordea 2022ko hauteskundeetara aurkeztu zen hauteskunde-programaren betetze-estatusa ere baloratuz.

GAINERA:
- (1/3) Azken hamar urteetako bilakaera ekonomikoa
- (2/3)
Urteko kontuak eta aurrekontuak