"Camp Noura hiru puntuak ateratzera doan taldea izan nahi dugu"

"Camp Noura hiru puntuak ateratzera doan taldea izan nahi dugu"

Yeray Alvarezek taldearen une ona azpimarratu eta igandean Athletic Clubek Spotify Camp Noun FC Barcelonaren aurka garaipena lortzea espero du


Yeray Alvarez hedabideen aurrean agertu da igande honetan (21:00etan) Spotify Camp Noun Athletic Cluben eta FC Barcelonaren aurka jokatuko duen partidaren atarian. Erronka zaila den arren, lehoiek ez dute amiltzeko asmorik: "Partidan zentratuta gaude. Itxura ona eman nahi dugu eta Camp Noura hiru puntuak atera eta garaipenaren bila joango den taldea izan nahi dugu, partida bakoitzean bezala. Neurketaren agintea hartzeko asmoarekin zelairatuko gara".

Xavi Hernandezek entrenatzen duen talde gogorrak, Vilarreal CF mendean hartu ostean ekingo dio igandeko partidari: "Maila goreneko jokalariak dituzte eta guztiok defendatuko ditugu, talde batua izanik eta azken partidetan bezala estutuz. Ez zaigu aurkaria axola. FC Barcelonark Villarreal CF bezalako talde on bati irabazi diola uste baduzu porrot handia jasoko duzu. Ahalik eta konfiantza handienarekin atera behar gara soropilera. Ziur nago lehia bakoitza gurea izango dela".

Athleticek, hainbat partida irabazi ezinik egon ondoren, bigarren norgehiagoka jarraian jokatuko du San Mamesetik urrun. Yeray ordea, taldearen ideiez eta bere sasoi onaz konbentzituta jarraitzen du: "Ni oso ondo aurkitzen naiz eta taldea guztiz kontzentratuta ikusten dut. Erritmo handia ematen diegu partidei eta berdin dio zein aurkari dugun aurrean. Asteburu hau ez da gutxiago izango. Gure pentsamendua baloia hartzea, arerioa estutzea, erasotzea eta horrela gogor jarraitzea izan behar da".