
UD Alzira, 2022-23ko Kopako lehen aurkaria
UD Alzira, 2022-23ko Kopako lehen aurkaria
Athletic Club azaroaren 12an edo 13an estreinatuko da Alziran aurten bere mendeurrena betetzen duen Bigarren Federazioko taldearen aurka
Athletic Clubek Union Deportiva Alziraren aurka jokatuko du 2022-23ko Kopako bere lehen neurketa. Kanporaketa, partida bakarrera, azaroaren 12an edo 13an jokatuko da Alziran (Valentzia). Zozketaren baldintzak direla eta, kanporaketak maila txikiagoko taldearen zelaian jokatuko dira beti, kasu honetan, aurten bere mendeurrena beteko duen Bigarren Federazio mailako talde baten estadioan.
Valentziako taldea Bigarren Federazioko 3. multzoko 15. postuan dago 7 punturekin, bi garaipen, berdinketa bat eta bost porroten ostean. Gainera, Alzirakoak Federazio Kopako finalerako finala jokatuko dute CD Arenteiroren aurka finalerdietan CD San Roque de Lepe kanporatu ondoren.
UD Alzira eta Athletic Cluben arteko lehen norgehiagoka ofiziala izango da. Hala ere, bi taldeek 2011ko uztailaren 20an Luis Suñer Pico futbol zelaian jokatutako lagunartekoan neurtu zituzten indarrak, Gurpegi eta Llorenteren (birritan) golei esker lehoien aldeko 0-3-ko emaitzarekin amaitu zena.
Erlazionatutako partidak
UD Alzira - Athletic Club

