2022ko Ohiko Batzar Nagusia eratu da

2022ko Ohiko Batzar Nagusia eratu da

246 bazkide konpromisario Euskalduna Jauregian bertaratuta zein modu telematikoan parte hartuta, 19:15ean eguneko gai-zerrendako puntuak jorratzen hasi dira

2022eko urriaren 26an, 19:15ean, Athletic Clubeko Ohiko Batzar Nagusia bigarren deialdian behar bezala eratu da, Estatutu Sozialen, 246 bazkide Euskalduna Jauregian bertaratuta zein modu telematikoan parte hartuta. 

Klubeko Zuzendaritza Batzordeko 18 kidek osatzen dute Batzar Nagusiko mahaia, eta Batzar Nagusiko presidente eta idazkari gisa jarduten dute Zuzendaritza Batzordean ere hala diren Jon Uriarte jauna eta Jon Salinas jauna. Azken honi dagokio, presidenteak hala eskatuta, Batzarra zuzentzea.

Gai-zerrendako puntuak honako hauek izango dira:

Lehenengoa: Aurreko ekitaldi ekonomikoko Urteko Kontuak aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
Bigarrena: Zuzendaritza-Batzordeak aurreko ekitaldi ekonomikoan egindako kudeaketa aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
Hirugarrena: Futbol Profesionaleko Liga Nazionalak baliozkotutako Aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
Laugarrena: Erregelamendu Organikoaren Proiektua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
Bosgarrena: Estatutuetako 11.2.b) artikuluaren aldaketa puntualaren proposamena aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
Seigarrena: Klubeko Bazkideen Defentsa Erakundearen izendapena.
Zazpigarrena: Diziplina Batzordeko kideak eta horien ordezkoak izendatzea.
Zortzigarrena: Apelazio Batzordeko kideak eta horien ordezkoak izendatzea.
Bederatzigarrena: Hauteskunde Batzordeko kideak eta horien ordezkoak izendatzea.
Hamargarrena: Konpromisarioen Batzarrerako deialdia egin ondoren aurkezten diren bazkideen proposamenak aztertzea eta, hala badagokio, onartzea, Estatutuen 23.3 artikuluaren arabera. 
Hamaikagarrena: Galde-eskeak.