AC Museoa, Santu Guztien zubian zabalik

AC Museoa, Santu Guztien zubian zabalik

Aprobetxa ezazu jai-zubi hau Athleticen historia eta San Mameseko txoko guztiak ezagutzeko

Athletic Club Museoak egun guztietan irekiko du asteburu eta zubi honetan zehar. Hala, astelehenean, urriaren 31n,10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, bai eta azaroaren 1ean ere (asteartea, jai eguna), baina neguko ordutegiarekin, 10:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.

Gogoratu igandean, Athletic-Villarreal partida dela eta, Museoa 10:00etatik 16:30era egongo dela zabalik eta Tourra 15:45era arte. 

Aprobetxatu aukera bikain hau Klub zuri-gorriren historia eta Katedraleko txoko guztiak Tourra eginez ezagutzeko.

Lortu orain Athletic Club Museorako zure sarrera!