Amezaga, Ortega, Artero eta Astralaga, 17 urtez azpiko Munduko Txapelketako txapeldunak

Amezaga, Ortega, Artero eta Astralaga, 17 urtez azpiko Munduko Txapelketako txapeldunak

Maiatzean Europako Txapelketan zilarra lortu ondoren, atzo munduko txapeldun izendatu ziren Kolonbiako selekzioari 0-1 irabazi eta gero

Lezamako harrobiak albiste onak jasotzen jarraitzen du. 20 urtez azpiko Clara Pinedo, Maite Zubieta eta Ane Elexpuru jokalarien arrakastaren ondoren, mugarri berri bat iritsi da faktoria zuri-gorriaren beste jokalari batzuentz. Uda honetan Bosnian jokatu den Europako txapelketan bigarren postua lortu ondoren, Jone Amezagak, Sara Ortegak, Marina Arterok eta Eunate Astralagak 17 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi dute Indian.

Amezaga, Ortega eta Artero garaipenaren hasieratik parte hartu zuten eta final handira arte jokatutako partida guztietan minutuak izan dituzte. Bestalde, Eunate Astralagak ez du minuturik jokatu ordezko atezaina izan delako.

Domina berri bat zintzilikatu ondoren, harrobiko jokalariak egun gutxi barru itzuliko dira Lezamara eta euren taldeekin lanean hasiko dira. Jone Amezaga eta Sara Ortega lehen taldearekin arituko dira, eta Astralaga eta Artero lehen filialaren esanetara jarriko dira.