Lehoiek erreakzioa bilatuko dute La Palmeran

Lehoiek erreakzioa bilatuko dute La Palmeran

Athletic Clubek Tenerifera bidaiatuko du gaur atzeratutako ligako lehen jardunaldia berreskuratzeko eta UDG Teneriferen aurka neurtuko ditu indarrak inoiz irabazi ez duen zelai batean

Estatistikak apurtzeko daude, edo hala esan ohi da. Bihar 18:00etatik aurrera (penintsulako ordua) lehoiek UDG Teneriferen aurka jokatuko dute La Palmeran. Athletic Clubek zelai honetan jokatu duen aurreko zazpi urteetan ezin izan du punturik lortu, baina inoiz ez dakigu bolada txar hori noiz eten daitekeen. Argi dago Kanarietako taldeari irabaztea inflexio puntua izango litzatekeela Iraia Iraia Iturregiren taldearentzat.

Iragan larunbatean Lezaman Atletico de Madriden aurka galdu izana deitoratzeko denborarik ez da izan; Jose Angel Herreraren taldeak ere ez du izan, larunbatean Madrid CFF taldearen aurka 2-0 galdu baitzuen. Uhartekoek etxean jokatuko dute bigarren partida, 1. jardunaldia eta 3. jardunaldia, ekaitz tropikal baten ondorioz, atzeratu egin baitira. Esan beharrik ez dago La Palmera gotorlekua dela UDG Teneriferentzat, eta taldearen izaerak eta jokalekuaren konplexutasunak estu eta larri jartzen dituzte aurkari guztiak.

Zuri-gorriek Tenerifeko taldea menderatzea lortzen badute bi taldeek puntuetara (7) berdinduko lukete sailkapenean eta Iturregiren taldeak hiru puntuak dastatu ahal izango lituzke, ostiralean berriro Valentziara bidaiatu aurretik, non larubatean Andrea Estebanen taldearen kontra jokatuko duten. Ez da biharko hitzordu garrantzitsuaz haratago pentsatu behar, zelaira eta belar artifizialera egotitu, eta mentalizatuta irten behar dute lehoiek ondo ezagutzen duten gidoi baterako, baina denboraldi honetan amaiera desberdin eta gogobetegarri bat sinatzeko asmoz.

UDG Teneriferen aurka jokatzeko deialdia 18 jokalarik osatzen dute: Mariasun Quiñones, Amaia Peña, Naia Landaluze, Oihane Valdezate, Nekane Díez, Marta Unzue, Leyre Monente, Oihane Hernández, Irene Oguiza, Eunate Arraiza, Clara Pinedo, Nerea Nevado, Ane Azkona, Itxaso Uriarte, Mariana Cerro, Paula Arana, Bibiane Schulze eta Ainize Barea.