Emakumezkoen futbola eta euskara sustatzeko derbia

Emakumezkoen futbola eta euskara sustatzeko derbia

Hilaren 19an, larunbata, San Mamesen jokatuko den emakumezkoen Athletic Club-Real Sociedad partidak, kirolaz gain, pizgarri berezia izango du: Euskaraldiari babesa

Athletic Club-Real Sociedad emakumezkoen derbia San Mamesen jokatuko da, azaroaren 19an, larunbata, 20:00etan, eta pizgarri guztiak ditu oroitzapenerako jardunaldi bihurtzeko. Liga F-ko bederatzigarren jardunaldian bi taldeen arteko demak dituen kirol lehiaz gain, aurreko egunean martxan jarriko den Euskaraldiaren hirugarren edizioari ere emango zaio babesa. Emakumezkoen futbolaren eta euskararen garapenaren aldeko derbiaz ari gara.

Bi klubek, Euskaraldiaren bozgorailu gisa, hitzordu berezi bat bizitzea nahi dute, sorpresaz betetako jardunaldi bat, zale gehienak harmailetan eta zelaigunean bilduko dituena. Motibazioak soberan daude San Mamesera hurbiltzeko, ahobizi eta belarriprest izateko, kantatzeko, animatzeko eta futbolaz gozatzeko.

Athletic Clubek, Realak eta Eusko Jaurlaritzak prentsaurrekoa antolatu dute San Mamesen, partidaren egoitzan, asteartean, arratsaldeko 17:00etan, Jose Iragorri aretoan. Bertan, antolaketa-jarduerak azalduko dira eta protagonistekin kirolaren egoera aztertuko da. Bertan izango dira Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Nerea Ortiz Athletic Clubeko presidenteordea, Joseba Ibarburu Real Sociedadeko presidenteordea, bi taldeetako kapitainak (Nerea Eizagirre eta Garazi Murua) eta entrenatzaileak (Natalia Arroyo eta Iraia Iturregi).

Sarreren salmenta
Athletic Clubeko bazkideek Athleticen eta Realaren arteko F Ligako emakumezkoen derbia ikusteko sarrera bat erosi ahal izango dute esklusiban bihar arte 0 €ko prezioan. Azaroaren 12tik aurrera, sarrera kosturik gabe hartu ahal izango dute ere, baina salmenta orokorra aktibatuta dagoela, Katedralean jokatuko den neurketara joan nahi duten guztientzat irekia.