Hilabete bat Athletic Club-Chivas partidarako

Hilabete bat Athletic Club-Chivas partidarako

Datorren abenduaren 11n San Mamesen lehoien eta CD Guadalajara mexikarren artean jokatuko den neurketarako sarreren salmenta orokorra zabalik

LaLiga Qatarren jokatuko den Munduko Txapelketaren ondorioz geldituko den arren, San Mameseko jarduerak ez du etenik izango eta athleticzaleek euren taldea bertatik bertara ikusteko beste aukera bat izango dute urtea amaitu baino lehen. Hilabete barru, Katedralak Athletic Club eta CD Guadalajara taldeen arteko partida hartuko du. Norgehiagoka honek hasiera emango die zurigorrien 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei. Sarreren salmenta orokorra zabalik dago jada, prezio bereziekin, bazkideentzat, Gazte Abonoentzat eta Club Athleticeko kideentzat.

Gernikako Arbola Saria
Bilbotarrek eta mexikarrek berezitasun bat dute: etxeko futbolariekin bakarrik jokatzen dute eta ez dira inoiz Bigarren Mailara jaitsi euren lehiaketetan. Lotura horiek kontuan hartuta, Gernikako Arbola Saria sortzea erabaki dute, partida bikoitzera jokatuko dena. Joaneko partida abenduaren 11n, igandea, izango da San Mamesen, 19:00etan eta itzulikoa Guadalajarako Akron estadioan 2023ko uztailaren 16an.

Bazkideek, Gazte Abonoek eta Club Athleticeko kideek sarrerak erosteko lehentasunezko epea igaro ondoren, partidarako sarrerak erosi nahi dituzten guztientzat salmenta orokorra irekita dago, prezio hauekin:

Bazkideek, Gazte Abonoek eta Club Athleticeko kideek prezio bereziak dituzte neurketa honetarako sarrerak erosteko. Bazkide bakoitzak gehienez bi sarrera eskuratu ahal izango ditu, 13 €-tan. Hala nahi izanez gero, bi sarrera horiek Klubak prestatutako 'familia-kitaren' bidez eskuratu ahal izango dira, hau da, helduentzako sarrera bat 13 €-tan eta haurrentzako bat (14 urte arte) 8 €-tan.

Gazte Abonoek Herri Harmailan ere eros ditzakete sarrerak, 13 €-tan, eta Club Athleticeko kideek bi sarrera eros ditzakete zelaiko edozein gunetan, %20ko deskontuarekin publiko orokorrarentzako sarreren prezioarekin alderatuta.