

Athletic Club Kopako aurtengo edizioan estreinatuko da. Zuri-gorriek Union Deportiva Alzirari egingo diote bisita lehen kanporaketan, aurreko bi denboraldietan jokatu behar izan ez zutena Superkopa jokatzeagatik salbuetsita baitzeuden.
Lehoiek historian zehar 24 aldiz irabazi duten txapelketa honetan urrutira iristen saiatuko dira berriz. Bere lehen oztopoa Segunda RFEF-ko III. multzoan dagoen arerio bat izango da. Gaur egun hamaseigarren postuan dago, 8 punturekin, bi garaipen, bi berdinketa eta sei porrot eskuratuta eta aldeko 11 goleko eta kontrako 15 goleko balantzea du. Valentziarrak Koparako sailkatu dira Copa Federacion-eko finalaurrekoetara iristeagatik. Finalera arte ere egin zuten aurrera, baina CD Arenteiro galiziarraren aurka galdu zuten luzapenean.
Deialdia
Entrenatzaile zuri-gorriak ondorengo futbolarien zerrenda osatu du UD Alziraren aurka jokatzeko. Dani Garcia kanpoan geratu da beste behin, lesionatuta baitago. Bestalde, Morcillok ez du taldearekin batera bidaiatu arrazoi teknikoengatik.
Valverde
Errepasatu hemen Ernesto Valverderen adierazpenak, valentziarren eta bilbotarren arteko aurrez-aurrekoaren atarian.
Aurkaria
UD Alzira 1922ko azaroaren 2an sortu zen Alcira Football Clubetik dator. Beraz, bere mendeurrena ospatzen ari da. Bigarren denboraldia du Segunda RFEF-en, estatuko futbolaren laugarren mailan, joan den denboraldia zazpigarren postuan amaitu eta orain dela bi urte Hirugarren Mailatik igo ondoren. 1988an Bigarren Mailara iristea lortu zuen, baina urtebete geroago Bigarren B Mailara itzuli zen. Hau da Kopan parte hartzen duen hirugarren aldia 2008/09ko edizioko bigarren kanporaketan Club Granada 74 taldeak penaltietan kanporatu ostean. Lehenago, SD Ejea utzi zuen bidean. Aurreko denboraldian CF Fuenlabradaren aurka galdu zuen zuen lehen kanporaketan. Luis Suñer Pico estadioan jokatzen ditu bere partidak, 1973an inauguratua eta 4.200 ikusle ingururentzako edukiera duena.
UD Alzira eta Athletic Cluben arteko lehen norgehiagoka ofiziala izango da. Hala ere, bi taldeek 2011ko uztailaren 20an Luis Suñer Pico futbol zelaian jokatutako lagunartekoan neurtu zituzten indarrak, Gurpegui eta Llorenteren (birritan) golei esker lehoien aldeko 0-3-ko emaitzarekin amaitu zena. Gaur eguneko jokalarien artean, Ander Herrera egon zen partida horretan.
Athleticzaleak munduan zehar
Zauden lekuan zaudela, ez galdu Athleticen partida!


Raúl García: “Indartsu sentitzen naiz maila gorenean jarraitzeko”
Lehen taldea
Aurrelari zuri-gorria pozik dago Athleticen , "entrenatzailea konbentzitu eta ahal dudan guztia jokatzeko lanean"


Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarrai ezazu streaming bidez Athletic Clubeko jokalariaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik


Alegazioak Yuri Berchicheren lehen txartel horia dela eta
Lehen taldea
Athletic Clubek alegazioak aurkeztu dizkio joan den ostiraleko Cadizen aurkako epaile aktari Lehiaketa Batzordean


Lan plangintza otsailaren 11ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka otsailaren 11ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


"Abiapuntu ona da"
Lehen taldea
Ernesto Valverdek bigarren itzulia ondo hasi izana ospatu du, Cadizen aurka lortutako garaipenaren ostean


San Mames Sanceten erritmora berotu da
Lehen taldea
Cadizek Athleticen bolada txarraren hutsak ordaindu ditu nafarraren hiru golei eta Yerayren beste bati esker


Deskargatu Athletic Club - UDG Tenerife partidaren buletina
Lehen taldea
Eskuragarri duzu Lezaman jokatuko den Liga F-ko 18. jardunaldiaren inguruan datu interesgarrienak biltzen dituen buletina


Partida aurrekoa: Athletic Club-Cadiz CF
Lehen taldea
Sergio Gonzalezek zuzentzen duen taldea denboraldiko momenturik onenean helduko da San Mamesera, azken partidetan 15 puntutik 8 lortuta


Deialdia: Athletic Club-Cadiz CF (20. J)
Lehen taldea
Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, otsailak 3, 21:00etan San Mamesen jokatuko den partidarako
-150.jpg)
.jpg)
Deskargatu Athletic Club-Cadiz CF partidako buletina
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partiden ohiko buletinaz, norgehiagokaren aurreko eduki guztiekin