“Publikoaren erantzun ona espero dugu San Mamesen”

“Publikoaren erantzun ona espero dugu San Mamesen”

Athletic Club, Real Sociedad, Euskaraldia eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek larunbatean Katedralean jokatuko den derbira joateko deia egin dute

Athletic Clubek, Realaren, Euskaraldiaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik, San Mamesen larunbatean, azaroaren 19an, 20:00etatik aurrera jokatuko den zuri-gorrien eta txuriurdinen arteko derbia aurkeztu du. Partida berezia izango da, betikolez, eta bi klubek, beraiekin egon diren erakundeekin batera, euskarari bultzada eta babesa eman nahi diote. Egun bat lehenago, azaroaren 18an, hasiko da Euskaraldia, gure gizartean euskararen erabilera eta hizkuntza-ohituren aldaketa bultzatzeko eta sustatzeko ariketa sozial masiboa.

Athletic Clubek, Realaren, Euskaraldiaren eta Eusko Jaurlaritzaren eskutik, San Mamesen larunbatean, azaroaren 19an, 20:00etatik aurrera jokatuko den zuri-gorrien eta txuriurdinen arteko derbia aurkeztu du. Partida berezia izango da, betikolez, eta bi klubek, beraiekin egon diren erakundeekin batera, euskarari bultzada eta babesa eman nahi diote. Egun bat lehenago, azaroaren 18an, hasiko da Euskaraldia, gure gizartean euskararen erabilera eta hizkuntza-ohituren aldaketa bultzatzeko eta sustatzeko ariketa sozial masiboa.

Nerea Ortizek, Athletic Clubeko presidenteordeak, San Mamesen berdintasuna eta euskara batuko dituen partidaren garrantzia azpimarratu du: "Euskara eta berdintasuna uztartzeko aukera ezin hobea da, Zuzendaritza Batzorde honek konpromiso sendoa baitu horiekiko. Athleticeko eta Realeko bazkide eta zale guztiak animatzen ditugu euskararen aldeko ekitaldi honetara etor daitezen”. Bestalde, Joseba Ibarburuk, Realeko presidenteoreak, azpimarratu zuen garrantzitsua dela bi klubek horrelako ekimen batean elkarrekin parte hartzea: “Athletic eta Reala, Euskal Herriko erakunde indartsuak, Euskaraldia elkarrekin babestea oso garrantzitsua da. Ahal dugun guztian laguntzen saiatuko gara”.

Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, San Mamesen ospatuko den ekitaldia pozez ospatu du: "Ohorea da gaur hemen egotea bi klub garrantzitsurekin, geureak, gure neskekin. Biek ariketa sozial masibo baten alde egitea ez da pose bat. Mezua, guretzat, oso indartsua da”.

Euskaralditik, Goiatz Urkijok derbiaren garrantzia azpimarratu du: "Bere garrantzia azpimarratu nahi dugu, Euskaraldiaren bigarren egunean. Inertziak hausten eta aurrerapausoak ematen lagunduko duela uste dugu. Hitzordu garrantzitsua da ohiturak aldatzeko, ospatzeko eta ikusarazteko”.

Oso partida berezia

Erakundeen txandaren ondoren, Iraia Iturregi eta Natalia Arroyo entrenatzaileek, Garazi Murua eta Nerea Eizagirre kapitainekin batera, Liga F-ko 9. jardunaldiko partida garrantzitsuaren inguruan hitz egin dute.

“Jendea estadiora etortzera animatzeko egun aproposa da. Hasiera zaila izan dugu, baina larunbatean hiru puntuk azken emaitza onei jarraipena emango liekete. Jende asko biltzea espero dut, eta behar dugun bultzada hori emango digutela ere”, adierazi du Iraia Iturregik, entrenatzaile zuri-gorriak. Bestalde, Natalia Arroyok partida parekatua eta jokoan asko izango duena iragarri du: “Derbia une batean iritsiko zaigu bi taldeoi, ez premiazkoa, baina bai hiru punturi gogoa eta balioa ematekoa”.

Zelai gaineko protagonistek partidaren alderdi berezian gelditu nahi izan dute. Garazi Murua kapitain zurigorriak gogotsu itxaroten du norgehiagoka: "Derbia denboraldiko partidarik berezienetako bat da eta, San Mamesen eta Euskararen alde jokatzen badugu, are gehiago. Entrenamenduetan sumatzen da, topera gaude. Zaila izango da, baina egunaz eta agertokiaz gozatzen saiatuko gara hiru puntuak eramateko". Nerea Eizagirre kapitain txuriurdinak partida hunkigarria espero du: "San Mamesen jokatzea beti da zirraragarria eta albiste ona. Egun garrantzitsua eta berezia".