

Munduko Txapelketako etenaldiak behartutako oporraldi laburretatik itzuli ondoren, Athletic Club dagoeneko lanean ari da lehiaketara ahalik eta egoera onean itzultzeko. Komunikabideen aurrean agertu den Gorka Guruzetak ezin izan du bere zoriona ezkutatu gauzatu duen denboraldi hasieraren inguruan hitz egin duenean: "Jokatu ditudan minutuetarako gol asko sartu ditut. Egia esan, hasiera ez nuen horrela imajinatu, eta oso pozik nago. Aurrelariak goletik bizi gara, beraz, ahal dudan guztia egingo dut taldeari golegile gisa laguntzeko. Oraingoz, betetzen ari naiz eta, horregatik, oso pozik nago".
Mundialaren etenaldiak bere bolada goleatzailean eraginik izan ote dezakeen galdetuta, Guruzetak argi hitz egin du: "Egia da gustatuko zitzaidala San Mamesen azken partida jokatu ondoren denboraldiak aurrera jarraitzea, baina orain denboraldiaurreko hainbat neurketa ditugu, berriro ere tonuan jartzeko eta bolada onari jarraipena emateko. Ikusiko dugu nola gertatzen diren norgehiagoka eta entrenamendu hauek, ahalik eta lan gehien egiten jarraitu behar dut Valverderen konfiantza izaten jarrai dezan".
Hain zuzen ere, horixe da talde zuri-gorriak egunotan egiten ari den 'mini-stage'-ari buruz azaldu duena: "Zerbait berria da guretzat, baina abenduaren 20ra arte daukagu gure mailarik onenera itzultzeko. Lagunarteko guztiak aprobetxatu behar ditugu zenbait alderdi hobetzeko eta zuzentzeko, hurrengo partida ofizialak sentsaziorik onenarekin lehiatzeko. Lau partida geratzen zaizkigu lehen itzulia amaitzeko eta ahalik eta posturik onenean amaitu nahi dugu".



Zuzenean: Raul Garciaren prentsaurrekoa
Lehen taldea
Jarrai ezazu streaming bidez Athletic Clubeko jokalariaren agerraldia Lezamako prentsa aretotik


Alegazioak Yuri Berchicheren lehen txartel horia dela eta
Lehen taldea
Athletic Clubek alegazioak aurkeztu dizkio joan den ostiraleko Cadizen aurkako epaile aktari Lehiaketa Batzordean


Lan plangintza otsailaren 11ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka otsailaren 11ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


"Abiapuntu ona da"
Lehen taldea
Ernesto Valverdek bigarren itzulia ondo hasi izana ospatu du, Cadizen aurka lortutako garaipenaren ostean


San Mames Sanceten erritmora berotu da
Lehen taldea
Cadizek Athleticen bolada txarraren hutsak ordaindu ditu nafarraren hiru golei eta Yerayren beste bati esker


Deskargatu Athletic Club - UDG Tenerife partidaren buletina
Lehen taldea
Eskuragarri duzu Lezaman jokatuko den Liga F-ko 18. jardunaldiaren inguruan datu interesgarrienak biltzen dituen buletina


Partida aurrekoa: Athletic Club-Cadiz CF
Lehen taldea
Sergio Gonzalezek zuzentzen duen taldea denboraldiko momenturik onenean helduko da San Mamesera, azken partidetan 15 puntutik 8 lortuta


Deialdia: Athletic Club-Cadiz CF (20. J)
Lehen taldea
Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, otsailak 3, 21:00etan San Mamesen jokatuko den partidarako
-150.jpg)
.jpg)
Deskargatu Athletic Club-Cadiz CF partidako buletina
Lehen taldea
Gozatu San Mamesen jokatzen diren partiden ohiko buletinaz, norgehiagokaren aurreko eduki guztiekin


"Ezinbestekoa da LaLigako garaipenarekin topo egitea berriro"
Lehen taldea
Ernesto Valverdek bihar Cadizi San Mamesen irabaztea espero du, erregulartasunaren txapelketan hiru puntu lortzeko berriro