Valdezate: "Minutu guztiak jokatzeak konfiantza gehiago ematen dizu"

Valdezate: "Minutu guztiak jokatzeak konfiantza gehiago ematen dizu"

Trapagako defentsak bere 100. partida jokatu zuen larunbatean Athletic Clubekin. Igande honetan Betisen aurka jokatuko dute Benito Villamarinen

Joan den larunbatean Oihane Valdezatek bere 100. partida jokatu zuen Athleticekin. Ezin izan zuen garaipenarekin ospatu, baina orain Trapagarango jokalariak etxetik kanpo berriro hiru puntuak lortzea du helburu. Lezamatik urrun, taldeak hiru garaipen jarraian lortu ditu. Liga F-ko 12. jardunaldiko aurkaria Real Betis izango da, eta norgehiagoka Benito Villamarin zelaian jokatuko da. Lehoiek azken porrotaren ondoren bide onera itzuli nahi dute, eta aurreko jardunaldian Levante UD taldearen aurka 0-7 galdu zuen talde andaluziarraren aurka garaipena lortzen saiatuko dira.

Valdezatek minutu guztiak jokatu ditu denboraldi honetan (990), Oihane Hernandez eta Mariasun Quiñones atezainarekin batera. "Oso harro eta pozik nago Iraiak nigan konfiantza handia izan duelako eta azkenean hainbat minutu eta partida jokatuta, zelaian konfiantza gehiagoz nago", dio atzelariak. Igande honetan partida berezia jokatuko da Villamarinen eta Oihanek ohartarazi duenez "Betisek aurreko jardunaldian porrot gogorra jaso arren, beste emaitza on batzuk ere lortu dituztelako". Betisek presio handiagoa izango duela uste du zuri-gorriak: "Agian, presioa beraientzat izango dela uste dut, baina ezin gara fidatu. Eurek duten lerro aurreratua ikusita, taldean ditugun jokalari azkarrekin aprobetxatu behar dugu".

Athletic Clubeko erdiko atzelaria ohikoa da 23 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin eta, 22 urte dituen arren, erregulartasunez ari da jokatzen Lehen Mailan. Dena pratikoki jokatzen du, eta, gainera, geldikako jokaldietan golegile gisa arriskutsua da. Aurten, gol oso garrantzitsua lortu zuen Tenerifen, La Palmeran lehen aldiz garaipena lortzeko balio izan zuena.