125. urteurreneko poster berezia

125. urteurreneko poster berezia

Athletic Clubek historian zehar izan dituen erreferentak gure gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeen familia-argazkiaren protagonistak dira

2022/23 denboraldi honetako Athletic Cluben posterren diseinuak erakundearen 125. urteurrena ospatzen du. Ezin zuen beste era batera izan. Gainera, lehen aldiz, eta nahiz eta planteamendu komun batetik abiatu, gizonezkoen eta emakumezkoen familia argazkien atzeko irudia ezberdina da. 125. urteurreneko efemeride aipagarri honetarako denboran zehar bidaia iradokitzen du, eta zer hobeto Athletic Clubek 125 urteko historian zehar izan dituen erreferente batzuen irudiak txertatzea baino. Horretarako, Rushmore mendi ospetsua eta bertan zizelkatutako presidente estatubatuarren aurpegien eredua hartu da.

Posterra gaurtik aurrera eskura daiteke Kutxabanken bulegoetan eta Athleticen online dendan zein denda fisikoetan. 

Gizonezkoen lehen taldeko posterrerako erreferentziak bilatzerako orduan, historian zehar edukitako futbolariek hartu dute protagonismoa. Izan ere, Athleticeko lehoiak izan dira Klubaren sorreratik gaur egunera arteko orrialderik loriatsuenak idatzi dituztenak. Aukeraketa zaila izan da, jokalari mitikoz beteriko kluba baita gurea, Taldea bera indibidualtasunak baino askoz garrantzitsuagoa denean, gakoa izan da kolektiboa ikuspegi historiko batetik ordezka zezaketen jokalariak hautatzea. Azkenean gizonezkoen zazpi jokalari eta emakumezkoen beste bi txertatu dira posterrean: Josemari Belauste, Pichichi, Erika Vazquez, Txetxu Rojo, Zarra, Iribar, Eli Ibarra, Julen Guerrero eta 'Piru' Gainza. Ez daude diren guztiak, baina dauden guztiak badira.

Emakumeei omenaldia

Emakumezkoen lehen taldearen posterrerako, Klubak protagonismo guztia emakumearena izatea erabaki du. Azken batean, emakumeari denbora luzez kendu diote legez zegokion protagonistaren lekua. XX. mendean erreferentziazko emakume futbolari zuri-gorririk gabe, historian zehar Athletic hobea egin duten emakume guztiei omenaldia egitea zen erronka, baita joan den mendekoei ere. Aitzindariei esker ona, era batera edo bestera bidea egin zutenei. Hiru izen dira posterrean kluba hobetzen lagundu zuten hainbat emakume anonimo ordezkatzen dituztenak:

Miren Edurne Salsamendik genero berdintasunaren bandera jantzi zuen Klubean emakumearentzat guztiz diskriminatzaileak ziren arauak nagusi zirenean. 1972an, Miren Edurne Salsamendik borroka heroikoa egin zuen nagusi zen matxismoaren aurka, emakumeak eskubide osoz Athletic Clubeko bazkide izan zitezkeela aldarrikatuz, garai hartan sistematikoki ukatzen baizitzaien.

Sara Estevezek, kirol kazetarien artean aitzindaria, 1954 eta 1973 artean, ia 20 urtez, gizonezko figura baten izengoitiarekin ("Marathon") lan egin behar izan zuen. Bizitza osoa kazetaritzari eta irratiari eskainia die Saritak, eta azken txanpan bakarrik jaso du merezi duen berdintasunezko tratua.

1990era arte ez zen emakumerik egon Athletic Clubeko zuzendaritza batzordean. Ana Urquijo izan zen lehen urratsa eman zuen emakumea, gerora 2006an Athleticeko lehen emakume presidentea izango zena.

Futbolariak izan ez arren, hiru emakume hauek 125. urteurreneko posterrean egon behar zuten. Zergatik? Athletic Club eta gizartea bera berdi bidezkoagoak egin eta berdintasunerako bidean jarri dituztelako. Bide honetan lagundu duten emakume guztien omenez ageri dira hauek. Horiei guztiei, eskerrik asko.

Miren Edurne Salsamendi, Sara Estevez eta Ana Urquijorekin batera, nola ez, berdegunetik pasatako elezahar zurigorrietako batzuk ageri dira: Iraia Iturregi, Nerea Onaindia, Ainhoa Tirapu, Tzibi Juaristi, Irune Murua eta Arrate Orueta.