Quicala Bilbao Athleticera batu da

Quicala Bilbao Athleticera batu da

Portugaleteko hegaleko jokalariak Alex Pallaresen aginduetara entrenatuko du gaurtik aurrera

Quicala Bari, Portugaleteko hegaleko jokalaria, Bilbao Athleticen arituko da gaurtik aurrera. 2002an jaioa, Barakaldoko, Santutxuko eta Deportivo Alaveseko beheko kategorietan trebatu zen, eta aurreko denboraldian Derion jokatu zuen.

Erasoan bi hegaletan ondo aritzen den futbolaria da. Bere abiaduragatik eta erregaterako duen abilezeagatik nabarmentzen den.