
Athletic Clubeko txirrindularitza maillota salgai
Athletic Clubeko txirrindularitza maillota salgai
Klubak 2023an ospatuko duen 125. urteurrena dela eta , txirrindularitzako bilduma esklusibo bat jarri du salgai , 1920ko hamarkadan izan zuen sailari omenaldia eginez
Zale zuri-gorriek 125. urteurrena dela eta Athletic Clubek gaur kaleratu duen txirrindularitzako bilduma esklusiboaz goza dezakete jada.
Ospakizunez eta sorpresaz betetako 2023. urtearen atarian, Athleticek omenaldia egin nahi izan dio 1920ko hamarkadan maillot zuri-gorria jantzi zuen Klubeko txirrindularitza sail arrakastatsuari.
Gobikek egindako bildumak 'Athletic Club' diseinuko bi mallot ditu, bata zuri-gorria eta bestea beltza, lehoiarekin. Horrez gain, ezkutua izterrean eta atzealdean duen kulote beltza ere badu. Bi diseinuek gizonezkoen zein emakumezkoen bertsioak dituzte.
Edizio mugatuko bizikleta-produktuak salgai daude jada Athletic Clubeko establezimendu fisikoetan eta online dendan.