Dani: “Rojo I. a Athleticen historia da”

Dani: “Rojo I. a Athleticen historia da”

Kapitain ohi zuri-gorriak, Txetxurekin zelai barruan eta kanpoan une handiak eman zituenak, jokalari mitiko zuri-gorria goraipatu du: "Dotorea zen zentzu guztietan"

"Txetxu Rojok futboleko dotorezia islatzen du". Modu honetan gogoratzen du Dani lehoi ohiak duela gutxi utzi digun jokalari mitiko zuri-gorria. "Idoloetako bat da, Athleticen familia handi hau osatu dutenetako bat. Klubeko handienetako bat. Athletic izendatzen denean Iribar, Gainza... bezalako jokalari mitikoak izendatzen dira beti. Nik uste dut Txetxu haien maila berean dagoela".

Kapitain zurigorri ohiak bere pertsonaren kalitatea nabarmentzen du, futbolari ona izateaz gain: "Balio handiagoa ematen diet giza balioei kirol-balioei baino. Kiroletakoak apartak izan dira, baina imajinatu besteak nolakoak izan diren horiek gainditzeko. Fenomeno bat izan da. Jokolari aparta da, alde guztietan nabarmentzen dena".