Ewan Urain utzita aterako da SD Amorebietara

Ewan Urain utzita aterako da SD Amorebietara

Bilbao Athleticeko aurrelariak Urritxen jokatuko du denboraldi honen amaierara arte

Ewan Urainek, Bilbao Athleticeko aurrelariak, utzita jokatuko du SD Amorebietan 2023ko ekainera arte. Durangoko jokalariak bere laugarren denboraldia du bigarren taldean. Aurten zortzi partida baino ez ditu jokatu Primera Federacion txapelketan. Guztira 51 partida pilatu ditu Bilbao Athleticen eta hamar gol sartu ditu. 

Ewan 2015-16 denboraldian iritsi zen Lezamara Durangoko Culturaletik. Iazko ekainean berritu zuen Klubarekin duen lotura 2025era arte. Orain protagonismo handiagoa bilatuko du Primera Federacion txapelketan, baina Haritz Mujikaren aginduetara.