Ongi etorri familia eder honetara

Ongi etorri familia eder honetara

125. urteurrena dela eta, 2023an Bizkaian jaiotako haur guztiak urtarrilaren 1etik Athletic Cluben ongietorri adur-zapi bat jasotzen ari dira

2023 sorpresaz eta ospakizunez beteriko urtea izango da Athletic Clubentzat. 125 urteko historia du familia zuri-gorriak, eta pozez hartzen ditu kide berriak.

Hori dela eta, Athletic Clubek ongietorria emango die 2023an Bizkaian jaiotzen diren haur guztiei, "Ongi etorri familia eder honetara" esaldia daroan adur-zapi batekin. Adur-zapi hauek erabat doakoak dira era osasun-langileek emango dizkiete jaioberrien tutoreei Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean eta IMQ Zorrotzaurre Klinikan.

2023an jaiotako lehen haur bizkaitarrek badute jada euren zapia. Alizak (argazkian) badu berea. Zorionak!