Athleticek prentsaren aurkako ohiko partida jokatu du

Athleticek prentsaren aurkako ohiko partida jokatu du

Klubeko langileek osatutako taldeak 1 eta 0 irabazi du kazetarien aurkako neurketa

Klubeko langileen eta prentsaren arteko ohiko partida ospatu du gaur Athleticek, lehen aldiz pandemiaren ostean. Jon Uriarte Athleticeko presidenteak ere parte hartu du lagunartekoan. 

Partida Lezaman jokatu da eta zuri-gorriak 1 eta 0 nagusitu dira.

Neurketa amaitzean, lunch txiki bat egin da, topaketara bertaratu diren kazetari guztiei Urteberri ona opa izateko.