Partida aurrekoa: CD Eldense-Athletic Club (Kopako final 1/16ak)

Partida aurrekoa: CD Eldense-Athletic Club (Kopako final 1/16ak)

Lehoien urteko lehen partidaren inugurko xehetasun guztiak

Athleticek Errege gauean eta Kopako partidarekin estreinatuko du 2023. urtea. Aurrean CD Eldense izango du, Primera Federacion txapelketako II. Multzoko liderra. Aurkari honek ez du partidarik galdu denboraldi honetan etxean eta LaLiga Smartbankeko Burgos CF taldea kanporatu du Kopako bigarren kanporaketan. Partida, Kopako final-hamaseirenei dagokiona, 21:00etatik aurrera jokatuko da Eldako Nuevo Pepico Amat (Alacant) zelaian. 4.036 ikuslerentzako edukierarekin, herriko Udalak beste harmaila bat gehitu dio hitzordurako, 1.160 zale gehiagorentzako edukierarekin. Sarrerak aspaldi agortu dira. 


Deialdia

Teknikari zuri-gorriak honako futbolari hauen zerrenda osatu du CD Eldenseren aurka jokatzeko. Ander Capa eta Iñigo Martinez zerrendatik kanpo geratu dira arazo fisikoengatik.


Valverde


Errepasatu hemen Alacanteko taldearen eta talde bilbotarraren arteko Kopako final-hamaseirenetako neurketaren aurretik Ernesto Valverdek egindako adierazpenak.

Aurkaria






 

Elda (Alacant) hiriko futbol taldea da CD Eldense. 1921ean sortu zen eta Primera Federacion txapelketako II. multzoko liderra da. Bilbao Athleticekin batera parte hartzen du liga horretan. Gaur egun, probintziako zaharrena da, Alacant CF desagertu ondoren, eta Valentziako Erkidegoko zaharrenetakoa ere bada. Bost denboraldi egin ditu Bigarren Mailan, eta maila horretako zazpigarren postua lortzera heldu zen 1962/63 denboraldian, bere historiako sailkapenik onena.

CD Eldensek Eldako Nuevo Pepico Amat udal zelaian jokatzen du, 2012ko irailaren 30ean inauguratua. Belar naturalekoa da, 4.036 ikuslerentzako edukiera du eta FIFAko bi izarreko estadio kategoria dauka. Athleticen aurkako partida dela eta, herriko udalak 1.160 zale gehiagorentzako harmaila osagarria gehitu dio zelaiari. Sarrerak aspaldi agortu ditu CD Eldensek.

Estatistikak

Athleticek aurretik ere jokatuko du CD Eldenseren aurka Kopan. Kasualitatez, Alacantekoek eta bilbotarrek 1958/59 denboraldiko Kopako final-hamaseirenetan ere topo egin zuten, joan-etorriko kanporaketa formatuan.

Lehen partida Eldan jokatu zen, eta bertan Athleticek irabazi zuen, 0-3. Maurik, bi aldiz, eta Artetxek sartu zituzten golak.

San Mameseko itzulerako partidan CD Eldensek berdinketa lortu zuen Athleticen aurka. Artetxek Mundoren hasierako gola berdindu zuen; Markaidak aurretik jarri zituen lehoiak, baina, lau minutu geroago, Mansok behin betiko berdinketa lortu zuen.

Beraz, gaurko hitzordua bi taldeen arteko hirugarren norgehiagoka ofiziala izango da. Kontsultatu estatistika osoak CD Eldenseren aurka.

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden tokian zaudela, ziurtatu gure Athleticen neurketa galtzen ez duzula.