125. urteurrenaren oparia aurkarientzat

125. urteurrenaren oparia aurkarientzat

Osasuna izan da 2023an esker ona eta errekonozimendua adierazteko oroimenezko oparia jaso duen lehen taldea; beste 500 talde inguruk ere jasoko dute

125. urteurreneko ospakizunak etengabe ari dira ematen 2023. urtearen hasiera honetan. Osasunak, ospakizunen urte honetan San Mames bisitatu duen lehen aurkariak, opari bat jaso zuen atzo palkoan, Athletici historian zehar aurre egin dioten 500 klubetako bat izateagatik. Jon Uriarte, Athletic Clubeko presidentea, izan zen Luis Sabalza Osasunako presidenterari opari hau eman ziona, esker ona eta errekonozimenduaren adierazle.

Oparia 1915ean Jose Arrue artistak margotutako "Equipo del Athletic Club" margolanaren orri pertsonalizatua da, AC Museoaren bildumakoa. Lamina esklusibo bakoitzak 125. urteurrenaren logotipoa du, Athleticen eta aurkari omenduaren ezkutu ofizialekin batera, eta honako esaldi adiskidetsu honek osatzen du: "Futbolarekiko grinak batzen gaitu".



Osasunak   atzo jasotako irudi hori bera postaz bidaliko zaie Athletic Clubi 125 urte hauetan aurre egin dioten eta oraindik ere existitzen diren aurkari guztiei (aurkari asko desagertu dira). Euskarazko eta gaztelaniazko esaldiaz gain, dagokion klubeko berezko hizkuntzara egindako itzulpena ere izango du orriak, betiere hirugarren hizkuntza bat bada.
  
Azkenik, Athletic Clubek #Athletic125 traola partekatuko du aurkari horietako bakoitzarekin, klub horiek euren zaleei helarazi diezaioten ilusioarekin, horrela inork ahaztu ez dezan batzen gaituena: futbolarekiko pasioa.