
Kopa: Gazte Abonoen eta Club Athletic-en zozketarako zerrenda
Kopa: Gazte Abonoen eta Club Athletic-en zozketarako zerrenda
RCD Espanyolen aurkako Kopako partidarako 2.175 eserlekuen zozketarako hautagai diren Gazte Abonoen eta Club Athletic-eko kideen zenbakiak
Athletic Clubek joan den abuztuan bere webgunearen bidez jakinarazi zuenez, eta Kopako partidak Gazte Abonoan sartuta ez daudenez, Ipar Behe Harmailako eserlekuak erosteko eskubidea esleitzeko prozesua ireki da lehoiek datorren asteazkenean, urtarrilak 18 (20:00etan), RCD Espanyolen aurka jokatuko duten final-zortzirenetako partidarako.
Prozesu honetan, RCD Espanyolen aurkako Kopako partida jokatu den egunera arte egindako Ligako partiden %85 baino gehiagotan bere eserlekua beste pertsona bati edo Klubari eman dioten Gazte Abonoak sartzen dira. Era berean, bere garaian Gazte Abonoaren zozketan izena eman zuten 14 eta 28 urte bitarteko Club Athletic-eko kideek ere parte hartuko dute, baldin eta sarituak izan ez baziren edo, azkenean, sarituak izan arren, hartu ez bazuten.
Baldintza horiek betetzen dituzten Gazte Abono eta Club Athletic-eko kideen kopurua 2.175 eserlekutik gorakoa denez, zerrenda hau argitaratzen da Athletic Clubek gaur bertan egingo duen zozketan bakoitzak izango duen zenbakiarekin. Zozketaren emaitza 19:00etan argitaratuko da Klubaren webgunean. Irabazleek, bere garaian jakinarazi zen bezala, partida hasi baino 48 ordu lehenago izango dute euren eserlekuak erosteko epea, 25 euroren truke.