
Umeen sarrerak Real Madrid taldearen kontrako partidarako
Umeen sarrerak Real Madrid taldearen kontrako partidarako
Jaso ezazu San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo neurketarako haurrentzako sarrerei buruzko informazioa
Urtarrilaren 10etik urtarrilaren 12ko 18:00etara, hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 20 euroan bi sarrera erosi ahal izango dituzte 15 urte beherako adingabe batekin LaLigako hemezortzigarren jardunaldiko Athletic Club-Real Madrid neurketa ikustera joateko.
Interesa dutenek lotura honetan UMEEN SARRERAK atalean klikatuz eskaera bete beharko dute, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatu beharko dira. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera; hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izango balira, zozketa egingo litzateke izena eman dutenen artean.
Bazkideek urtarrilaren 21ean eta 22anpartida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian jaso beharko dituzte sarrerak.
Argibide gehiago, honako esteka honetan aurkituko duzu.
GARRANTZITSUA:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. Adingabeen sarrera bakoitza, 20 euro.
