Topaketa nazioarteko prentsarekin derbiagatik

Topaketa nazioarteko prentsarekin derbiagatik

Athletic Clubek atzerriko hedabideak hartu ditu San Mamesen eta Lezaman LaLigak koordinatutako jarduera batean

Real Sociedad-Athletic Club derbiaren dimentsioak eraginda, LaLigak nazioarteko prentsa-bidaia bat antolatu du derbiari estaldura emateko. Bertan, gure erakundeak Ibaiganeko arduradunekin eta lehen taldeko futbolariekin parte hartu du. 

Atzerriko dozena bat kazetarik Athleticen proiektua ezagutu zuten Jon Berasategi zuzendari nagusiaren eskutik, klub zuri-gorria 125 urte bete dituen txapelketako lehen taldea izan dela bereziki azpimarratuz. Topaketa hau joan den asteazkenean egin zen Reale Arenan, hainbat elkarrizketatan. Bertan, beste talde euskaldunek, Real Sociedad, CA Osasuna, SD Eibar eta Deportivo Alavesek, euren proiektua erakutsi zuten ere.

Atzoko egunean, bi fronte izan ziren. Alde batetik, gizonezkoen lehen taldeko futbolariekin elkarrizketa sorta bat Lezaman eta, bestetik, propio bidalitako berriemaileek San Mamesera egindako beste bisita bat. Bertan, estadiora bi ordu eta erdiko bisita zehatza egin zuten, eraztunean showcooking esperientzia izan eta AC Museoa bisitatu zutelarik. Borja Gonzalez Negozio zuzendariak eta Iker Callejo Estadioko Ustiapen zuzendariak eman zizkioten xehetasun guztiak hedabide-taldeari. Hedabideak liluratuta geratu ziren instalazio zuri-gorriekin eta txundituta Athleticen proiektu bereziarekin, nahiz eta aurretik horietako askok erreferentzia handiak izan. Amaitzeko, bihar, derbiaren estaldura geratuko da. 

Hedabideak Eleven (Polonia), GlobalData – Sportel (Erresuma Batua), The Times (Erresuma Batua), The Citizen (Hegoafrika), Yallakora (Egipto), LaLiga Loca (Norvegia), NDTV (India), Zhibo 8 (Txina), Wowow (Txina), SportsNavi (Japonia), AXIOS (Estatu Batuak), MedioTiempo (Mexiko), Globosporte (Brazil) y Winsports (Colombia).