Murtziara garaipenen astea biribiltzeko asmoarekin

Murtziara garaipenen astea biribiltzeko asmoarekin

Bi taldeak Kopako final-laurdenetara igaro ostean, Athleticek bere historian lehen aldiz jokatuko du bihar Alhama CFren aurka

Moralaz gainezka iritsiko dira bi taldeak biharko norgehiagokara. Bihar igandea, 12:00etatik aurrera, Alhama CF eta Athletic Cluben arteko neurketa joktatuko da Murtziako Jose Kubala futbol zelaian. Erreginaren Kopan txandatik pasa berri diren bi talderen arteko partida berria izango da. Murtziako taldeak Levante UD kaleratu zuen (5-3), eta zuri-gorriek Madril CFF kanporatu zuten Fuenlabradan (0-1).

Orain Liga F-n jarri behar da arreta. Iraia Iturregik zuzentzen duen taldearentzat exijentzia handiko astea izan den arren, egia da bi garaipen jarraian lortu ondoren (Levante Las Planasen aurkako ligan eta Kopakoan) taldea sasoian iritsiko dela biharko zitara. Joan den igandean Lezaman nagusitu ondoren, Athletic Clubek sailkapenean bultzada hartu eta Liga F-ko zazpigarren postuan kokatu zen 17 punturekin. Alhama CF, aldiz, sailkapeneko azken sailkatua da, 6 punturekin.

Erregulartasunaren txapelketako lehen itzulia ixten duen partidan, lehoiek aurreko udan lehen aldiz Lehen Mailara igo zen aurkariaren aurka garaipena erdietsi nahiko dute. Juan Antonio Garciaren taldeak ez da mailara ondo egokitu eta lehen itzulian garesti ordaintzen ari da. Hala ere, Jose Kubala zelai deserosoa dela aurkarientzat eta ez dute porrota merke salduko. Zuri-gorriak azkar egokitu beharko dira belar artifizialeko eremura eta Madril CFFren aurka Kopan erakutsitako kontzentrazioari eutsi beharko diote. Urte hasiera honetan, hirutik neurketetatik hiru garaipen eskuratzea espero du Athleticek. Neurketa honen ondoren, merezitako atsedena izango du taldeak.