Iraia Iturregi: “Denboraldiko une onenean daude”

Iraia Iturregi: “Denboraldiko une onenean daude”

Aste zoragarria biribiltzeko helburuarekin, Athletic Clubek bere historian lehen aldiz bisitatuko du bihar Alhama CF taldearen Jose Kubala Estadioa


Bihar (12:00) Alhama CF igo berriaren aurka neurtu aurretik, Iraia Iturregik bere iritziak eskaini ditu Lezamako prentsa aretoan. Bi taldeek, Kopako final-zortzirenetan garaile atera ondoren, datorren astean txapelketak izango duen geldialdiaren aurretik garaipena lortzen saiatuko dira.

"Neurketak duen zailtasunaz jabetzen gara, baina hiru puntuak lortuz gero, gora begiratu eta asmo handiko helburuak jartzeko aukera izan dezakegu. Gogorra izaten ari den aste honetan, azken ahalegina egin behar dugu behealdea urruntzeko eta gure aurretik doan taldea harrapatu ahal izateko. Partida gogorra aurreikusten dut, porrotak garesti saltzen dituen taldea baita", esan du Iturregik.

Honako hau nabarmendu du teknikari zuri-gorriak Athletic Clubek bihar aurrean izango duen aurkariaz: "Sei puntu besterik ez dituen taldea da, baina denboraldiko sasoirik onenean datoz. Porrotetatik indartsu ateratzen ari dira. Uste dut maila mentalean indartsu daudela eta hori nabarituko dugula publikoak asko estutzen duen zelai batean. Bihar, orain arte jokatutako partidetako une txarretan sufritzen jakin izan dugun gaitasuna aplikatu beharko dugu. Jabetzaren uneak izango ditugu, baina presioa ere jasan beharko dugu Alhamak estutzen gaituenean".

Loiuko entrenatzaileak talde zuri-gorria egiten ari den urte hasiera ona azpimarratu nahi izan du: "Egia esan, aste bizi honetan bi partida on egin ditugu, bata Liga F-n eta bestea Kopan. Emozio aldetik partidak asko eman zigun. Bi partidatan golik ez jasotzeko gai izan ginen eta horrek gure defentsa lana indartzen du. Alde batetik, biharko partidan oso garrantzitsua izango den alderdi horri jarraipena eman nahi diogu eta, bestetik, baloiarekin azken partiden sintonia berean egotea bilatuko dugu".