Eunatek 300 partida bete ditu Athletic Clubekin

Eunatek 300 partida bete ditu Athletic Clubekin

Alhama CF-ren aurkako neurketarekin, nafarrak zifra biribil honetara iristea lortu du

Igande honetan, urtarrilak 15, Alhama CF taldearen aurkako Liga F-ko partidan, Eunate Arraizak (1991/06/03, Biurrun) 300. partida jokatu du Athleticekin eta Klubaren historian neurketa gehien jokatu dituzten rankingeko zazpigarren jokalaria da. Nafarrak 2012ko irailaren 2an egin zuen debuta ofizialki, hamaika denboraldi egin ditu eta bere ibilbidean zehar 19 gol sartu ditu elastiko zuri-gorriarekin. Gainera, nazioarteko norgehiagokak ere jokatu ditu Espainiako selekzioarekin.

Eunate SD Lagunak taldetik heldu zen, non bost denboralditan maila gorenean lehiatu zen. Lehoi gisa osatutako laugarren urtean ligako titulua irabazi zuen eta bere palmaresean eta bere palmaresean Carranza garaikurraren azken bi edizioak eta bost Euskal Herria Kopa ere agertzen dira.