Valencia CF, Kopako aurkaria final-laurdenetan

Valencia CF, Kopako aurkaria final-laurdenetan

Athleticek Mestallan jokatuko du kanporaketa, partida bakarrera, datorren ostegunean, urtarrilak 26, 20:00etan

Athleticek Valencia CF izango du aurkari Kopako hurrengo kanporaketan, final-laurdenetan, partida bakarrera. Lehoiak Mestallan lehiatuko dira datorren ostegunean, urtarrilak 26, 20:00etatik aurrera.

Bi taldeek iragan denboraldiko finalerdietan ikusi zuten elkar azken aldiz txapelketa honetan. Joanekoan bana egin zuten eta itzulikoa valentziarren alde suertatu zen. Denboraldi honetan, Ernesto Valverderen gizonek Gennaro Gattusok zuzentzen dituen jokalariei irabazi zieten San Mamesen, Alex Berenguerrek LaLigako 2. jardunaldian, abuztu amaieran, sartutako golari esker. Athleticek eta Valenciak 14 aldiz neurtu dituzte indarrak Kopan: 5 garaipen, 3 berdinketa eta 6 porrot.

Lehoiek Espainiako Supercopan parte hartzeagatik Kopako bi kanporaketa jokatzetik salbuetsita geratu zen taldeari egingo diote bisita. Final-laurdenetarako txartela lortu zuten CF La Nucia eta Real Sporting mendean hartuta.

Kopako final-laurdenak:

  • Real Madrid CF-Atletico de Madrid
  • CA Osasuna-Sevilla FC
  • Valencia CF-Athletic Club
  • FC Barcelona-Real Sociedad