Villalibrek 2025era arte berritu du kontratua

Villalibrek 2025era arte berritu du kontratua

Gernikako aurrelariak bi urtez luzatu du Athleticekin zuen eta ekainean amaitzen zen bere konpromisoa

Athletic Clubek eta Asier Villalibrek akordioa lortu dute bere kontratua 2025eko ekainaren 30era arte berritzeko. Gernikako 25 urteko aurrelariak bost hilabetetan amaitzen zuen Lezamarekin zuen konpromisoa, duela hamaika denboraldi kadete mailan heldu ostean. Futbolariak akordioa sinatu du gaur goizean San Mamesen, Jon Uriarte presidentea eta Mikel Gonzalez Futboleko zuzendari nagusia bertan zirela.

Villalibrek 103 partida jokatu ditu lehen taldean, 13 gol sartuta. Garrantzitsuena Athletic Clubek duela bi denboraldi jokatu zuen Superkopako finala luzatzera eraman zuena izan zen, FC Barcelonari 3-2 amaieran irabazita, Klubaren historiako azken titulua. Gainera, 38 gol sartu zituen Bilbao Athleticekin.
  
Aurrelaria pozik agertu da Athleticekin duen lotura luzatzeagatik: "Berritzea pozgarria da, eta Athleticen bada, are gehiago. Nire bizitzako taldea da, txikitatik gozatu dut eta harrotasunez betetzen nau nire lotura luzatu ahal izateak. Dagoeneko urte batzuk dira hemen, momentu oso onekin eta beste batzuk ez hain onekin, baina Klubak nigan duen konfiantza sentitzen dut. Nik ere neure buruan eta Athleticengan sinisten dut, hori da garrantzitsuena".