Informazio erabilgarria: Athletic Club – Real Madrid CF

Informazio erabilgarria: Athletic Club – Real Madrid CF

Igande honetan, 21:00etan, 2022/23ko LaLigako hamazortzigarren jardunaldiari dagokion partidara San Mamesera joango direnek aintzat hartu behar dituzten datuak

San Mamesen jokatuko da igande honetan (21:00etan) Athletic Cluben eta Real Madriden arteko 2022/23 denboraldiko 18. jardunaldia. Jarraian, Katedralera hurbilduko diren guztiek aintzat izan beharko lituzketen hainbat xehetasun zerrendatuko ditugu:

Ateak irekitzea

San Mamesera sartzeko ateak 19:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.

Sarbidea zure bazkide txartelarekin

San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.

Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Bi aukera daude:

  • Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea (Android IOS)
  • Bazkide-txartela edo Gazte Abonoa Klubaria app-aren bitartez, webgunearen bitartez edo 900 909 709 telefonoaren bitartez lagatzea.

Sarreren salmenta

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

•    Urtarrilak 21, larunbata, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
•    Urtarrilak 22, igandea 10:30etik 13:30era eta 19:00etatik aurrera.

Erosi sarrerak online.

Ikusleek pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango dituzte, horiek agortu arte.

San Mames BAT sarrerak 

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.

San Mames BAT sarrerak erosi

Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikus San Mames planoa artikulu honen amaieran).

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean dagoena) 10:00etatik 23:30era egongo da irekita, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

Ostalaritza zerbitzuak

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sport tabernan, 19:30etik aurrera. Edari- eta janari-eskaintza zabala dago, baita partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera.

AC Museoa eta San Mames Tourra

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etik 19:00etara. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 16:15ak arte bakarrik egin ahal izango da.

Erreserbatu hemen.