Exijentzia handiko astea irekiko duen Klasikoa

Exijentzia handiko astea irekiko duen Klasikoa

Lehoiek Levante UD hartuko dute astearte honetan Lezaman eta larunbatean Valdebebasen Real Madriden aurka neurtuko dituzte indarrak

Athletic Club eta Levante UD Lehen Mailako aurkariak dira duela hogei urte baino gehiagotik. Emakumezkoen futboleko klasikoa Lezamara itzuliko da aste arteko jardunaldian hiru puntu berri lortzeko prest dauden bi talderekin. Lehoiek porrota jaso zuten iragan jardunaldian Murtziako Alhama CF taldearen futbol zelaian. Bere aldetik, Levante UD taldeak jarraian lortutako sei garaipeneko bolada indartsua darama. Hori bai, Kopako final-zortzirenetan porrota jaso zuen Alhama CFren eskutik eta zurigorriek Fuenlabradan Madrid CFFren aurka garaipena lortu zuten.


Denboraldi honetan granota taldeaz hitz egitea erregulartasunaz eta sailkapeneko bigarren posizioan geratzeko borrokan dagoen taldeaz egitea da. Jose Luis Sanchez Verak zuzentzen duen taldeak (Erika Vazquez bigarren entrenatzailea izanik) Europako txapelketara itzultzea dute helburu. 35 punturekin, gertu du Real Madrid, puntu bat beherago baitaude, lehoien hurrengo aurkaria, hain zuzen, larunbat honetan. Baina hori beste istorio bat izango da.


Bigarren itzulia hastera da eta Ligako talde indartsuenetako bat etxean hartu behar da. Bere taldekideen artean Alba Redondo, txapelketako pitxitxia 15 golekin eta Mayra Ramirez, 7 sartu dituen kolonbiar internazionala. Biak izan ziren Buñoleko joaneko partidako golegileak. Bilbotarrek 2-0 galdu zuten. Ia dena irabazi dute eta 44 gol dituzte alde eta 18 kontra.


Iturregik entrenatutako taldeak aurkariaren erasoko jokolari eutsi beharko dio eta joan den igandean Murtzian erakutsitako maila hobetu. Athleticek baja garrantzitsuak ditu oraindik, baina dena eman beharko du Levanteri eusteko eta kontrako areara iristeko. Lezamako azken denboraldietan klasiko hau xehetasun gutxirekin erabaki denez, norgehiagoka oso lehiatua espero da. Levante UD taldeari irabaztea bultzada handia izango litzateke zuri-gorrientzat urtarrileko aste honetan. Bigarren sailkatua hartuko dute eta larunbatean hirugarrena, Real Madrid, bisitatuko dute. Valentziako taldearen aurkako azken garaipena 2019-2020 denboraldian izan non Vanesa Gimbertek San Mamesen bi gol sartu zituen (2-0). Azken bi denboraldietan Levantek garaipena lortu du Lezaman.