Partida aurrekoa: Athletic Club-Real Madrid (LaLiga 18. J)

Partida aurrekoa: Athletic Club-Real Madrid (LaLiga 18. J)

Lehoiek aste honetako bigarren partida jokatuko dute San Mamesen, bere historian zehar 182 aldiz indarrak neurtu dituzten arerio baten aurka

Atseden hartzeko ia denborarik gabe eta Kopako final-laurdenetarako sailkapenak utzi duen aho zapore onarekin, Athletic Clubek San Mamesen jokatuko du berriro. Gaur gauean, 21:00etatik aurrera, lehoiek Real Madrid hartuko dute, Europako postuetara hurbiltzeko eta zaleei beste garaipen bat eskaintzeko asmoarekin. Talde zuria LaLigako bigarren postuan dago, FC Barcelonaren atzetik. Hain zuzen ere, Superkopako finala ere talde kataluniarraren aurka galdu zuen. Hala ere, bere azken neurketan Kopako final-laurdenetarako txartela lortu zuen Villarreal CF taldearen aurka 2-0eko kontrako markagailua iraulita.

Deialdia

Entrenatzaile zuri-gorriak 23 jokalariko zerrenda osatu du Real Madriden aurka lehiatzeko. Iñigo Martinez, arazo fisikoengatik, eta Yeray, zigortuta dagoelako, kanpoan gelditu dira.

Valverde

Errepasatu hemen Ernesto Valverdek talde bilbotarraren eta madrildarren arteko Kopako final-zortzirenetako norgehiagoka jokatu aurretik egindako adierazpenak.

Aurkaria

Gaur lehiaketako klasiko baten aurka jokatuko dugu. FC Barcelona eta Athletic Clubekin batera, inoiz mailaz jaitsi ez den bakarra. 1902an sortua, oso palmares zabala du. 35 liga, 19 kopa, 11 superkopa eta 14 Europako kopa, besteak beste. Gainera, LaLigako eta Txapeldunen Ligako egungo txapelduna da. LaLiga Santanderreko lau klub profesional bakarretako bat da, Real Madrid, FC Barcelona eta Athletic Clubekin batera, kirol sozietate anonimo bat ez dena; hau da, klubaren jabetza bazkideek dute.

Real Madril egoera irregularrean helduko da San Mamesera. LaLigako azken bost partidetan, merengeek bi porrot jaso dituzte etxetik kanpo (Villarreal CF eta Rayo Vallecanoren aurka), bi garaipen (Real Valladolid eta Cádiz CF-en kontra) eta berdinketa bat (Girona FC-ren aurka) erdietsi dute. Emaitza horiez gain, azken egunetan, Carlo Ancelottik zuzentzen duen taldeak FC Bartzelonaren aurka Superkopako finalean galdu eta Kopako final-laurdenetara sailkatzea lortu zuen, Vilarreal CFren aurka 2-0eko markagailuari buelta emanez.

Estatistikak

1928/29 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka lehiatu zutenetik, Athletic Clubek eta Real Madridek guztira 182 partida jokatu dituzte maila gorenean eta zuri-gorriek 51 irabazi dituzte, 36 berdindu eta 95 galdu.


San Mamesen jokatutako ligako 91 neurketei dagokienez, Athletic Clubek balantze positiboa du: 38 garaipen, 19 berdinketa eta 34 porrot.

Bi taldeek Bilbon jokatutako azken bost neurketei erreparatuz, Athleticek bi berdinketa lortu ditu, baina azken hiru hitzorduetan galdu egin du.

Kontsultatu Real Madriden aurkako estatistika guztiak hemen.

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen partida ez galtzeaz.