Athletic Club - Levante UD partidaren buletina deskargatu

Athletic Club - Levante UD partidaren buletina deskargatu

Lezamako neurketen ohiko buletina eskuragarri duzu Liga F-ko 16. jardunaldiko norgehiagokaren atariko eduki guztiekin

Dagoeneko Athletic Clubek Liga F-ko hamaseigarren jardunaldiko buletin digitalaz goza dezakezu. Biharko partidarako, Liga F-ko klasiko bat, orain dela gutxi Athleticekin 300 partida jokatzea lortu duen Eunate Arraiza jokalariari egindako elkarrizketa bat dakar argitalpenak. Horrez gain, Yulema Corresen iritzia eta Alba Redondo lehen mailako golegile nagusiari eta Levante UD taldeko jokalaririk garrantzitsuenari buruzko erreportajea ere baditu. Azkenik, neurketari buruzko informazio estatistiko guztia dago eskuragarri (sailkapenak, jardunaldia, gure jokalarien denboraldiko datuak...).

Euskarri digitaletara egokitutako formatuan estekak eta bideoak txertatzen dira, informazioak osatzeko.

DESKARGATU BULETINA