Garaipena eta finalerdietarako txartela Mestallan

Garaipena eta finalerdietarako txartela Mestallan

Athleticzaleek ederki gozatu zuten atzo lehoiek Valencia CF talderaren aurka jokatu zuten partidarekin

Athletic laugarren urtez jarraian sailkatu zen atzo Kopako finalerdietarako. Zaletuek babestuta, lehoiek jardun bikaina egin zuten Valencia CF taldearen aurka eta hurrengo kanporaketarako txartela lortu zuten, joaneko eta itzuliko partidak dituen txapelketako lehena eta bakarra.

Zurigorriek datorren astelehenean ezagutuko dute, 13:00etatik aurrera, Real Madrid CF, FC Barcelona edo CA Osasunaren artean nor izango duten arerio finalerako postu baten bila.