Kamiseta historikoen erakusketa Max Centerren
Kluba

Kamiseta historikoen erakusketa Max Centerren

Aste honetatik aurrera, Barakaldoko merkatal-gunean Athletic Cluben 125. urteurrena ospatzeko sei kamisetak izango dira ikusgai

2023ko urt. 26a

Barakaldoko Max Centerrek Athletic Cluben 125. urteurrena ospatzeko kamiseten bilduma hartuko du gaurtik, urtarrilak 26, osteguna, aurerra. Sei erreplika historikoak urtarrilaren 21ean aurkeztu ziren, Bilboko museo garrantzitsuenetako batzuetan. Jose Angel Iribarrek, Andoni Goikoetxeak, Ernesto Valverdek eta Oscar De Marcos eta Ander Herrera jokalariek Guggenheim, Biboko Arte Ederren Museoa, Euskal Museoa, Itsasmuseum, AC Museoa eta Ibaigane ondoan jarritako erakusketariak bisitatu zituzten. Erakusketa horrek interes handia piztu zuen, eta orain Barakaldoko merkataritza-gunean ikus daiteke, Athletic Clubek bere lau denda ofizialetako bat baitu bertan. Kamisetak denda feisikoetan zein online dendan eros daitezke.

Hauek dira Max Centerren ikusgai dauden sei kamisetak:

Lehena

Athletic Clubeko lehenengo kamiseta, armarriduna, urdina eta zuria zen, 1902koa. Bilduma historiko honetako Lehena kamisetak, lepoak, botoiak eta mahuka luzea dituenak, klubaren jatorriari omenaldia egiten dio eta erdi urdina eta erdi zuria den diseinu fundazionala mantentzen du.

Zurigorria

Zurigorria izena duen Athletic Cluben lehen elastiko zuri-gorriaren erreplika betierekoa da eta ez da modaz pasatzen. Bere mahuka luzeek, lokarri klasikoek, armarri zaharrak eta artisau-lanak Klubaren garai loriatsu batera, Belauste eta Pitxixirenera, lehen Kopetara eta 18 eskualde-txapelketetara garamatzate.

Txapelduna

Athleticen palmares zabala dela eta (8 Liga, 24 Kopa, 3 Superkopa), kamiseta honen diseinua aukeratzeak zailtasun handia zekarren. Athleticen historiako bi talde arrakastatsuenetako mito bat hautatzea bezala: gerra aurrekoa, 4 Liga eta 4 Kopa irabazi zituena, eta Clementek entrenatu zuena, azken bi Liga eta Kopa irabazi zituena. Buruhauste askoren ondoren, 1973ko Kopa irabazi zuen taldearen lepo borobileko kamiseta aukeratu da, ez bakarrik Clementek berak jantzi zuen Txapelduna kamiseta izateagatik, baita Athletic Cluben 75. urteurreneko kamiseta ere delako.

Europa

Elastiko zuri-gorri honek Athletic Clubek 1977ko UEFA Kopako finalean jantzi zuena du inspirazio iturri. Dani kapitainak 1984ko Kopako finalean eraman zuenaren oso antzekoa da ere.

Atezaina

Atezainaren elastiko beltzaren irudia Jose Angel Iribar Txopoaren irudiari estu lotuta dago. Kolore hori aukeratu zuen 'Armiarma Beltza'-ren omenez, Lev Yashin atezain errusiarra. 2012an Iribarrek Yashinen hilobia bisitatu zuenean, atezain guztien ordezkari zela adierazi zuen. Atezaina kamisetak dotorezia eta historia transmititzen ditu lau alboetatik,

Manchester

Manchester oihartzun bikaineko hitza da familia athleticzalearentzat. Europako Koparen eta San Mames elurtuaren antza du, eta Busby Babesen aurka 5-3 amaitu zen partidaz hitz egiten zuen senide baten nostalgia ere dakar. Old Trafforden Athleticen ereserkia abesten ari ziren milaka zaleen irudiaren antza ere badu, ikurrinaren koloreekin jantzitako hamaika lehoi ausartek Sir Alex Fergusonen Manchester United ahalguztidunaren aurka garaipen itzela eta historikoa lortzen zuten bitartean.

Erlazionatutako albisteak
2023ko mar. 26a

Union Sport San Vicenteren ehun urteak, beteranoekin batera

Kluba

Athletic Clubek hitzartutako taldearen mendeurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen

Ikusi gehiago
2023ko mar. 25a

Uriartek RFEF-en batzordean parte hartu du

Kluba

Athleticeko presidentea Espainiako Futbol Federazioko Zuzendaritza-Batzordeko kide berri izendatu dute

Ikusi gehiago
2023ko mar. 23a

Beti Lehoiak Peñaren inaugurazio ofiziala

Kluba

Bilboko taldeak Sabino Arana kalean duen egoitzan ospatuko du bere aurkezpena

Ikusi gehiago
2023ko mar. 23a

Quicalaren Ramadana

Kluba

Bilbao Athleticeko jokalariak baraualdia hasi du Lezamako Nutrizio Zerbitzuak ezarritako jarraibideen arabera

Ikusi gehiago
2023ko mar. 22a

100 egun Tourra hasteko

125 urteurrena

Jon Uriarte presidenteak, Iker Muniain eta Garazi Murua kapitainekin batera, maillot zuri-gorria eman dio Christian Prudhomme lasterketako zuzendariari

Ikusi gehiago
2023ko mar. 22a

Eserlekuz aldatzeko prozesua

Bazkideen Txokoa

Athletic Clubek San Mamesen eserlekua aldatzeko prozesua hasi du

Ikusi gehiago
2023ko mar. 22a

Lortu Athletic Cluben 2022/23ko ekipazioak

Kluba

Lehoien jokorako kamisetak salgai daude berriro online dendan eta establezimendu fisikoetan

Ikusi gehiago
2023ko mar. 21a

Club Athletic: Osasunaren aurkako argazkia hamaikakoarekin

Kluba

Kontsulta itzazu San Mamesen jokatuko den Kopako partidan lehoiekin batera hasierako argazkian ateratzeko sarituak izan diren kideen kodeak

Ikusi gehiago
2023ko mar. 21a

Zozketa: Umeen argazkia Kopako neurketarako

Bazkideak

Eskatu zuten bazkideen artean zozketa egin eta gero, honako hauek dira saridun suertatu diren kodeak

Ikusi gehiago