Athleticen zigilua duten sei artelan

Athleticen zigilua duten sei artelan

Klubak Bilboko museo garrantzitsuenetako batzuetan bere 125 urteko historiaren etapa loriatsuei lotutako kamiseta historikoen bilduma aurkeztu du

125. urteurrena dela eta, Athletic Clubek sei kamiseta historikoz osatutako bilduma aurkeztu du, bere historiaren hainbat etapa ospetsuri lotuta. Sei jantzi, beren diseinu eta balio sinbolikoagatik, museoko artelan gisa katalogatu daitezkeenak. Lehena, Athletic Clubeko armarridun lehen kamiseta, 1902ko urdina eta zuria; Zurigorria, lehen zuri-gorria; Txapelduna, talde txapelduna ordezkatzen duena; Europa, 1977ko UEFAko final haren omenez; Atezaina, Txopoaren irudiarekin eta, beraz, Athleticeko atezainarekin lotura estua duena; eta Manchester, 2012an Old Trafforden gure ereserkia abestu zuten milaka zaleen ordezkari gisa.

Horiek guztiak kalean aurkeztu dituzte gaur goizean Bilbon, hiriko museo garrantzitsuenetako batzuetan: Guggenheim, Arte Ederren Museoa, Itsasmuseum, Euskal Museoa eta AC Museoa. Ibaiganek, Athletic Cluben egoitza ofizialak, gaurko egunean zehar ikusgai dauden sei artelanen mapa osatzen du.

Bilboko Udalaren eta museoen lankidetzari esker egin da aurpezpen original hau, 125 urteko historian zehar munduan bakarra den klubaren eta bere taldearen koloreak harro erakusten dituen hiriaren mailakoa. Herritarrek ere parte hartu ahal izango dute ekimen berritzaile honetan, argazkiak eta kamisetak sareetan partekatuz #ArteAthletic125 hastagarekin.

Lehena, Euskal Museoaren ondoan (Unamuno plaza)

Athletic Clubeko lehenengo kamiseta, armarriduna, urdina eta zuria zen, 1902koa. Bilduma historiko honetako Lehena kamisetak Klubaren jatorria omentzen du, eta erdi urdina eta erdi zuria den diseinua mantentzen du. Lehena kamisetaren erakusketaria Unamuno plazan dago, Alde Zaharrean dagoen Euskal Museoaren ondoan. Gainera, haren erakusketa iraunkorrak, etnografikoak, zeramikaz eta burdinolez egindako lanekin, eta historikoak, gure lurraren, iraganaren eta tradizioen ondare-balio izugarria du.

Zurigorria, AC Museoaren alboan (San Mameseko zabalgunea)

Zurigorria izena duen Athletic Cluben lehen elastiko zuri-gorriaren erreplikak AC Museoarekin batera erakustea merezi zuen, San Mamesen oinetan. Bere mahuka luzeek, lokarri klasikoek, armarri zaharrak eta artisau-lanak Klubaren garai loriatsu batera, Belauste eta Pitxixirenera, lehen Kopetara eta 18 eskualde-txapelketetara garamatzate.

Txapelduna, Itsasmuseumaren ondoan (Karola)

Ez zegoen zalantzarik non jarri behar zen Txapelduna kamisetaren erakustokia: Itsasmuseumen, Gabarra mitikoaren ondoan. Hala ere, Athleticen palmares zabala dela eta (8 Liga, 24 Kopa, 3 Superkopa), kamiseta honen diseinua aukeratzeak zailtasun handia zekarren. Athleticen historiako bi talde arrakastatsuenetako mito bat hautatzea bezala: gerra aurrekoa, 4 Liga eta 4 Kopa irabazi zituena, eta Clementek entrenatu zuena, azken bi Liga eta Kopa irabazi zituena. Buruhauste askoren ondoren, 1973ko Kopa irabazi zuen taldearen lepo borobileko kamiseta aukeratu da, ez bakarrik Clementek berak jantzi zuen Txapelduna kamiseta izateagatik, baita Athletic Cluben 75. urteurreneko kamiseta ere delako.

Europa, Guggenheimen alboan (pasabidearen ondoan)

Europa kamisetaren, zuri-gorria eta lepoarekin, kokalekua ere argi zegoen: Guggenheim, Bilboko museoen artean internazionalena. Txetxu Rojok 1977ko UEFA Kopako finalean erakutsi zuenaren antzeko artelana, eta Dani kapitainak beste final batean, 1984ko Kopakoan, eraman zuenaren oso antzekoa.

Atezaina, Ibaiganen (lorategiak)

Atezainaren elastiko beltzaren irudia Jose Angel Iribar Txopoaren irudiari estu lotuta dago. Kolore hori aukeratu zuen 'Armiarma Beltza'-ren omenez, Lev Yashin atezain errusiarra. 2012an Iribarrek Yashinen hilobia bisitatu zuenean, atezain guztien ordezkari zela adierazi zuen. Atezaina kamisetak dotorezia eta historia transmititzen ditu lau alboetatik, Ibaigane jauregiaren antzera.

Manchester, Arte Ederren Museoaren ondoan (ate nagusia)

Manchester oihartzun bikaineko hitza da familia athleticzalearentzat. Europako Koparen eta San Mames elurtuaren antza du, eta Busby Babesen aurka 5-3 amaitu zen partidaz hitz egiten zuen senide baten nostalgia ere dakar. Old Trafforden Athleticen ereserkia abesten ari ziren milaka zaleen irudiaren antza ere badu, ikurrinaren koloreekin jantzitako hamaika lehoi ausartek Sir Alex Fergusonen Manchester United ahalguztidunaren aurka garaipen itzela eta historikoa lortzen zuten bitartean.

Athletic Cluben 125. urteurrena