Jon Rahmek 125. urteurreneko 12 enbaxadoreen zerrenda ireki du

Jon Rahmek 125. urteurreneko 12 enbaxadoreen zerrenda ireki du

Golf jokalaria, duela 18 urtetik bazkidea, erakundeak aurten izendatu dituen hamabi enbaxadoreetako lehena da

Athletic Clubek 125 urte bete ditu. Ez da bide erraza izan, ez baitago bide errazik. Egun batean, bidea arinago egin daiteke eta pausoa sendoa. Hurrengo egunean baina, oztopoz eta eragozpenez betetzen da ibilbidea.

Ezinbestekoa da irautea, gure balioei, jatorrei eta nortasunari errotuta, baina aurrera eginez, erabakitasunez. Athletic Clubek 125 urteko historian zehar bere buruarekin kontsekuente izatea lortu badu, ondoan bere jendearen babesa izan duelako beti izan da.

Jende askok sinistu du Klubean, bazkideek eta belaunaldiz belaunaldi familiara modu batera edo bestera batu diren milaka eta milaka zale athleticzalek. Beti sinistu dute gugan. Athletic Club, era berean, balio handiko pertsona askorengan inspiratu da, bide luze honetan amore ez emateko pizgarri izan direnak. Pertsona horietako batzuk etxekoak dira; beste batzuk, urrunekoak, oso urrunekoak ere.

125. urteurrena ospakizunez, mugarriz eta jardueraz betetako urtea izango da familia athleticzalearentzat. Baina, horrez gain, nazioarteko futbolaren munduari ere esango diogu hemen, Bilbon, gauzak desberdin egiten dituen talde bat dagoela, bai berdegunean, bai gizarte-esparruan zein kudeaketa-ereduan, munduko zale onenen babesarekin. Futboleko elitean lehiatzen den talde bat, Lezamako harronbian egindako erremintekin, mundu osoko kluben aurka. Zelaian, erakunde-eremuan eta harmailetan. Eta hau dena gure DNArekin, planetan bakarrak egiten gaituen balio eta printzipioekin.

Hau guztia gure mugetatik harago bultzatzeko, ez dago Athletic Clubeko enbaxadore-talde bat izendatzea baino modu hoberik, 2023 osoan zehar dauden lekuetan dauela gure izateko era ordezkatuko duena. Hamabi kideko talde bat, hilabete bakoitzeko pertsona bat, Athletic Cluben aitortza eta esker ona merezi izateagatik gogoan ditugun laguun guztiak ordezkatuko dituena.

Honegatik guztiagatik, Athletic Clubek 125. urteurreneko hamabi enbaxadoreetako lehena izendatu du Jon Rahm golf-jokalaria. Barrikako txapelduna txiki txikitatik da jarraitzaile zuri-gorria eta duela 18 urte egin zen bazkide. Gure mugetatik haragoko ordezkari zuri-gorri handia izan da beti.

Rahmek duela gutxi bisitatu zuen Ibaigane bere familiarekin batera. Jose Angel Iribarrek eta Jon Uriarte presidenteak jaso zuten bertan, 125. urteurreneko intsignia jarri eta kirolaria enbaxadore izendatuz.

Ezin hobeto ordezkatzen ditu Rahmek gure erakundeak zabaldu nahi dituen balioak eta gure markaren erreferente handia da munduan zehar. Etengabeko maitasun keinuak egin ditu Athleticekiko, eta gure ezkutua bere makil-poltsan ere erabili izan du bere ibilbide profesionalaren hasieran. Klubaren irudia 2023an zehar are gehiago bultzatzea da bere asmoa. 

"Ohore handia da pertsona garrantzitsuen zerrenda honetako lehena izatea. Athleticen enbaxadore izateak eta Klubaren alde zerbait egiteak harrotasunez betetzen nau. Beti saiatzen naiz Athletic munduan zehar ezagutarazten. Erlijio bat bezalakoa dela esaten diet. Erakunde gutxik dute horrelako tradizio zahar eta sustraitua", adierazi du Barrikako lehoiak.