"Ligan berriro irabazi nahi dugu"

"Ligan berriro irabazi nahi dugu"

Ernesto Valverdek "moralez gainezka ikusten du taldea Valentzian irabazi ostean" eta biharko norgehiagoka "berriz gora begiratzeko aukera" dela uste du

Ernesto Valverde konfiantzaz agertu da Athleticek bihar, 18:30ean, Abanca Balaidosen jokatuko duen LaLigako partidaren aurrean: “Behartuta goaz partida honetara. Ligako lau partida daramatzagu irabazi gabe eta puntuak hirunaka batu nahi ditugu. Moralarekin gaude Valentzia CF taldeari etxetik kanpo irabazi ondoren. Beste lehiaketa bat da, baina etxetik kanpora eta egoera zailean dagoen talde bati irabaztea lortu dugu. Biharko partida Real Madrilen aurka gertatutakoaren ordaina jasotzeko aukera paregabea da”.

Aurkaria egoera zailean eta puntu premiarekin dago baina min egiteko gaitasuna dauka: “Behean dauden taldeek estutu egiten dute premia ikaragarria dutelako, baina guk ere gure beharra daukagu. Aukera asko sortzen dituen taldea da. Ezustekoak izan dituzte, baina ondo egiten diete aurre partidei. Partidan mantentzen eta gure jokoa nagusitzen saiatu behar gara, beraien akatsak gehiago ikus daitezen”.

Valverdek badaki biharko neurketak zer zailtasun izango dituen, baina argi du garaipena lortzeko borrokatu behar dutela: "Dauden egoeragatik, haiek ez digute ezer oparituko, baina guk ere ez. Vigon presio handia egongo da puntuek balio dutenagaitik, baina garaipena lortu nahi dugu".