"Ez gara nahi bezala egon"

"Ez gara nahi bezala egon"

Valverdek hobetu egin behar dutela uste du "gorago egon nahi badugu"

Ernesto Valverdek autokritika egin du lehoiek Balaidosen RC Celtaren aurka 1-0 galdu ostean: "Partida batzuetan gehiago merezi izan dugu, baina gaurkoa ez da horrela izan. Celta gu baino askoz gehiago izan gabe. Gorago egon nahi badugu, hobetu egin behar dugu".

Entrenatzaile zuri-gorria bere jokalariek atsedenaldiaren ostean egin dutenagatik kezkatuta dago: "Bigarren zatian ez gara ondo egon. Ez dugu estutasun handirik izan, baina ez geunden eroso partidan, ez baikenuen neurketa kontrolpean lehen zatian bezala. Orduan arriskua sortzen genuela ikusten genuen. Pare bat aukera izan ditugu, baloia zutoinera bidaltzeaz gain. Fin egonda, min eman geniezaiekeela ikusten zen. Bigarren zatian ez dugu abagunerik gehiegirik sortu, hori da errealitatea. Beraiek lehian indartsu egon dira eta gu ez gara nahi bezala egon".