Kopako finalerdietarako balizko aurkariak

Kopako finalerdietarako balizko aurkariak

Lehoiek gaur ezagutuko dute, 13:00etatik aurrera, CA Osasuna, FC Barcelona edo Real Madriden artean nor izango den bere arerioa

UD Alzira, Sestao River Club, CD Eldense, RCD Espanyol eta Valencia CF gainditu ondoren, Athletic Clubek gaur ezagutuko du Athleticek, 13:00etatik aurrera, zein izango duen aurkari finalerdietan. Joanekoa otsailaren 8an edo 9an jokatuko da eta itzulikoa martxoaren 1ean edo 2an.

Athleticek behin baino gehiagotan egin die aurre hiru balizko hiru aurkariei Kopan. Real Madrid CF izan da berdegunean gehien ikusi duena (58 aldiz), FC Barcelonaren kontra txapelketa honetako 45 partida jokatu dituzte eta CA Osasuna seitan izan dute arerio.

Athleticek eta Real Madridek finalerdietan elkarren aurka jokatu zuten azken aldia 2001/02 denboraldian izan zen. Orduko hartan Real Madridek finalerako txartela lortu zuen, joaneko partidan San Mamesen porrota jaso zuen arren (2-1), 3-0 irabazi baitzuen itzulikoan Bernabeun.

Barçaren aurkako finalerdietako azken norgehiagoka aurkitzeko 1985/86 denboraldia joan behar gara. Talde kataluniarrak garaipena lortu zuen joanekoan zein itzulikoan.

Zuri-gorriek eta gorritxoek ez dute inoiz elkarren aurka jokatu Kopako finalerdietan.